Gorka Velez doktoreak Inlane proiektu europarra aurkeztu du European Space Solutions - EES 2016 hitzaldian

07.06.2016

Gorka Velez doktoreak Inlane proiektu europarra aurkeztu du Hayan ospatu den European Space Solutions (ESS 2016) hitzaldian.

Bere aurkezpena, “Satelite bidezko nabigazioaren eta ikuspen artifizialaren fusioa errei mailako nabigazio zehatzerako eta mapak automatikoki sortzeko”, Mugikortasun Adimendunaren saioren barne aurkeztu da. Saio honen helburua egungo garapenak eta etorkizuneko joerak bidaiari/produktu-garraio eraginkorragoak eta seguruagoak lortzeko aurkeztea izan da.

Vicomtech-IK4 nabigazio sistema berriak garatzen dituen Inlane proiektu europarraren liderra da. Nabigazio sistema hauek, denbora errealean eguneratutako informazio dinamikoan oinarrituz, gidariei bide egokiena errei-mailan, momentu bakoitzean, aukeratzen laguntzen die. Gainera, sistema hauek errepideko segurtasun eta mugikortasunaren eraginkortasunaren mailan aurrerakuntza dakarte.

Gidariek, gaur egun, ibilgailuetan gidatze sistema tradizionalak dituzte, baina gida-laguntza sistemen ezartzeak tresna zehatzagoak eta inguruaren ezagutza handiagoaren beharra dakar.

Proiektu berritzaile honek, inLane izenekoa, kokatze datu zehatzagoak eta fidagarriagoak lortzera eta errepide mapak denbora errealean, momentuko egoeran oinarrituz, eguneratuak izatera lagunduko du. Hau dena, sistema berriak garatzeko, gidariari errei-mailan zehaztasunez eta fidagarritasunez lagunduko dietenak. Gainera, errepidean kokatze desegokiak eragiten dituen errei-aldaketa maniobra azkarrek duten arriskua gutxitzera lagunduko dute.

Proiektu hau 2016ko urtarrilaren 1ean hasi zen eta 2018ko ekainan bukatuko da. Vicomtech-IK4 proiektuko koordinatzailea da, eta automobilgintza eta nabigazio sistemen sektoreetako bazkide industrial nagusi bezala Honda eta TomTom-ek ditugu. Gainera, Intel-ek elektronikari buruzko bere ikuspuntua emango du soluzio berriarentzat, Teleconsult, austriar telekomunikazio enpresarekin batera. Garraioetan Zientzia eta Teknologiarentzat Institutu frantsesa, IFSTTAE, eta Eindhoven-eko Unibertsitate Teknologikoa estandarizazio eta ikerketa ekintzetan zentratuko dira. Azkenik, Ertico ITS Europe, RACC eta Bartzelonako udaletxea azken erabiltzaileen ordezkari izango dira: industrialak, gidariak eta hiri kudeaketa.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay