Era askotako aplikazioak dituen oinarrizko teknologia

Gure taldeak domeinu partikularretako informazio espezifikotik abiatuta irudikapen bisual interaktiboak (irudiak, modeloak eta esperientziak) sortzeko prozedurak eta teknologiak garatzen ditu.  Horiek aplikazio ugari dituzte domeinu espezifikoetan, eta barne hartzen dituzte prozesu industrialen 3D simulazio interaktiboa, Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua, Irudi Mediko bidezko plangintza kirurgikoa, Big Data inguruneetarako Bistaratzea, GIS Geobistaratze inguruneak, Mobile 3D Graphics eta beste asko.

Era askotako aplikazioak dituen oinarrizko teknologia
Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua

Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua

Computer Graphics teknologian sakontzeko lerro garrantzitsuenetako bat Errealitate Mistoa da, barne hartzen dituena Errealitate Birtuala (3D murgiltze ingurune interaktiboak erabat birtualak diren esperientzietarako) eta Errealitate Areagotuaren eremu garrantzitsua, non erabiltzaileak mundu fisikotik hautematen duena (ikusmenaren eta beste zentzumen batzuen bidez) areagotzen duen, informazio birtualarekin. Gure adituek teknologia berriak garatzen dituzte; azken gailuekin lan egiten dute, eta EB/EAren erabilera erreala errazten dute, Virtual Engineering edo Computer Aided Surgery lerroetan, esaterako.

3D simulazio interaktiboa

Denbora errealeko elkarreragitea ahalbidetzen duten industriako, medikuntzako edo beste eremu batzuetako prozesu konplexuen 3D simulazioa gure laneko alderdi garrantzitsu bat da. Badakigu modelo konplexuak interpretatzen (adibidez, materialetako prozesu industrialak bero edo ebaketa tratamenduetarako, ehunak birsortzeko prozesuak medikuntzan, suteen hedapen-ereduak baso-suteetan, etab.), eta horiek denbora errealean simulatzeko algoritmoak eta prozedurak sortzen ditugu. Horrek denbora asko aurrezten du sektore bakoitzeko soluzio onenak lortzeko.

3D simulazio interaktiboa

Arrakasta-kasua

Bularreko minbizia tratatzeko adimen artifiziala

Bularreko minbizia tratatzeko adimen artifiziala

Desiree

ezagutu arrakasta-kasua
  • Argitalpenak
  • Proiektu nagusiak

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak