Zentro Teknologiko bat gara, irabazi-asmorik gabeko Fundazio pribatu gisa eratua. Gure xede nagusia da gure inguruneko enpresa eta erakundeen Ikerketa Aplikatuko, Garapeneko eta Berrikuntzako beharrei erantzutea, erronka ekonomiko eta sozial berriei aurre egiteko aukera izan dezaten, haien lehiakortasuna hobetuz merkatu global honetan.

Gure xedea

Gure inguruneko enpresa eta erakundeen Ikerketa Aplikatuko, Garapeneko eta Informazio Teknologien Berrikuntzako beharrei erantzutea, bereziki Computer Graphics eta Computer Vision (Visual Computing), Data Analytics & Intelligence, Interactive Digital Media eta Language Technologies teknologien arteko konbergentziari dagokionez, erronka ekonomiko eta sozial berriei aurre egiteko aukera izan dezaten, haien lehiakortasuna hobetuz merkatu global honetan.

Ezagutzaren sormena eta gure teknologien transferentzia bultzatzea, produktu berrien prototipoak garatuz eta negozio-ildo berriak ahalbidetuz industriarekin elkarlanean, jatorrizko Jabetza Intelektualean jasota daudenak.

Alderdi zientifiko eta teknikoetan eta barne-antolamenduko eta bezeroari zerbitzua emateko alderdietan bikaintasuna lortzea, zientziaren eta industriaren eremuetan aintzatetsitako estandar gorenak eta kalitate-araudiak betez.

Ezagutza unibertsalari laguntzea, Ikertzaileak Trebatuz eta ikerketa aplikatuko lanetan lortutako emaitzak nazioarteko ospea duten aldizkari eta biltzarretan argitaratuz.

Bertako eta nazioarteko erreferentzia diren bazkide estrategikoekin (akademikoak, ikerketa aplikatukoak eta industrialak) aliantzak garatzea ikerketa aplikatua sarean, ikertzaileen prestakuntza eta ezagutzaren baterako sorkuntza sustatzeko.

Kalitatezko jardun profesional bikainerako ingurunea sustatzea, gure lantaldean elkarlanerako beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzeko eta aldaketa teknologikoaren eta oro har berrikuntzaren sustatzaile izateko aukera izan dezaten, zentroan bertan eta industrian zein beste eremu zientifiko-teknologikoetan.

Gure balioak

Bikaintasuna
Bikaintasuna
  • Ikerketa aplikatua
  • Ekarpen zientifiko eta teknologikoa
  • Kudeaketa
Ezagutza
Ezagutza
  • Zaintza eta adimen lehiakorra
  • Prestakuntza
  • Sormena
  • Giza garapena eta garapen profesionala
  • Berrikuntza
  • Etengabeko ikaskuntza
Lankidetza
Lankidetza
  • Talde-lana
  • RVCTI, Unibertsitateak
  • Aliantzak, klusterrak, partzuergoak…
Konpromisoa
Konpromisoa
  • Politika Zientifiko-Teknologikoak eta Instituzionalak
  • Sare industriala, ekonomikoa eta soziala
  • Interesdunak (bezeroak, patronatua, langileak…)
  • Zentroa, haren politika, helburuak, balioak
  • Lankideak
  • Konfidentzialtasuna eta lege-betekizunak betetzea
Errespetua
Errespetua
  • Pertsonak (lankideak, bezeroak, interesdun guztiak)
  • Ingurumena
  • Legeria, ezarritako barne-prozedurak eta betekizunak.
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay