Notice: Undefined index: HTTP_REFERER in /expert/htwebs/www.vicomtech.org/php/controllers/investigacion.php on line 165
Visual Analytics-en espezializatutako Ikerketa Aplikatuko Zentroa

Visual Analytics datu industrialen analisirako

Industrial Internet of Things edo Gauzen Internet Industrialari (IIoT) esker, bai ekoizpen diskretuko industriak (makina-erreminta, piezak eta osagaiak, elektronika, etab.), bai prozesuen industriak (Oil & Gas, kimika, etab.) gero eta ekoizpen-datu gehiago dituzte. Badakigu balio handiko gero eta informazio gehiago dagoela datu horietan, baina ez da argia eta bistakoa datu horiek erabakiak hartzeko ezagutzatzat jo behar direnik. Gure ikertzaileek teknologia propioa dute, eta askotan lan egiten dute domeinu horietako adituekin batera, ekoizpen-datuetan agerikoak ez diren ereduak eta loturak aurkitzeko Visual Analytics sistemak garatzeko, erabakitzeko ahalmena sustatze aldera.

Visual Analytics datu industrialen analisirako
Geobistaratzea eta Visual Analytics

Geobistaratzea eta Visual Analytics

Geobistaratzea Visual Analytics prozesuko teknologia garrantzitsuenetako bat da sektore hauentzat, besteak beste: smart city, garraio adimenduneko sistemak, doitasun nekazaritza eta baso-ekoizpena. Hainbat datu iturri GIS sistemekin (Informazio Geografikoko Sistemak) eta Earth Observation-eko irudiekin (satelite bidezko irudiak, hegazkinekin edo droneekin egindako aireko fotogrametria, LIDAR, etab.) konbinatuta eta adimen artifizialeko teknikak aplikatuta, balio erantsi handiko teknologiak eta sistemak ikertzen eta garatzen ditugu.  

Visual Analytics eta Businees Intelligence

Visual Analytics teknologiaren baitako lan ildo garrantzitsu bat Businees Intelligence-kin lotutakoa da.   Data Intelligence algoritmoetan oinarrituta, adituek modu interaktiboan ikusten dute informazioa, eta horri esker, askoz hobeto uler daiteke unean uneko egoera negozio erabakiak hartzean, baita jarraibideak eman ere, eta soluzio hobeak bilatzeko beste testuinguru batzuk definitzeko aukera eman. 

Visual Analytics eta Businees Intelligence

Arrakasta-kasua

Bularreko minbizia tratatzeko adimen artifiziala

Bularreko minbizia tratatzeko adimen artifiziala

Desiree

ezagutu arrakasta-kasua
  • Argitalpenak
  • Proiektu nagusiak

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay