Computer Vision
Computer Vision lerro teknologiko garrantzitsuenetako bat da guretzat. Lotura hertsia du Image Processing metodoarekin, eta, Machine Learning nahiz Adimen Artifizialeko azken aurrerapenak aplikatuta, Computer Vision teknikei esker informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa atera daiteke datu bisualetatik (irudiak edo bideoak), era askotako testuinguruetan.
Adimen Artifiziala mundua ikusteko
Computer Vision Adimen Artifizialaren diziplina nagusietako bat da, eta, algoritmoetan, hardwareetan eta datuak prozesatu nahiz transmititzeko ahalmenean izandako azken aurrerapenei esker, gaur egungo teknologia garrantzitsuenetako bat da. Era askotako eremuetan aplikatzen dugu arrakastaz, hala nola ikuskapen industrialean (dimentsionala edo azalekoa); gidatze autonomoan; industria, medikuntza edo ondare arloetarako 3D objektuen berreraikuntzan; aurpegi-biometrian; irudi medikoen analisian eta segmentazioan; bideoen segmentazioan eta oharretan; mugimenduen atzematean eta giza jardueraren analisian (kirol arloan, adibidez), eta azpiegitura kritikoen bideozaintzan eta segurtasunean.
Industrian eragin handia duen teknologia propioa
12 urte baino gehiago daramatzagu Computer Vision teknologia propioak (Viulib, GeomLib, MIST liburutegiak) garatzen, bereizgarri garrantzitsu bat eskaintzen dutenak, hots, arriskuak eta soluzio-denbora murriztea, kalitate eta eragin handiarekin. Gure nazioarteko taldea Computer Vision alorreko hainbat dozena adituk osatzen dute (haietako asko doktoreak dira), eta arrakastaz transferitu ditu ikerketen emaitzak, gaur egun industria-instalazio multinazionaletan (industria ikuskapena), automobilgintzako Tier-1en (gidatze autonomoa), bideozaintzako nazioarteko enpresetan, Europa, Amerika zein Txinako ospitaleetan (irudi mediko bidezko diagnostikoa) eta mugikorretarako Internetaren enpresa aitzindarietan erabiltzen direnak.
Deep Learning eta Computer Vision
Azken aurrerapen teknologikoei esker, orain eraginkortasunez aplika diezazkiekegu ikaskuntza sakoneko (deep learning) algoritmoak Computer Vision-eko arazoei, eta emaitza harrigarriak lor ditzakegu aplikazio-domeinu batzuetan. Ez da erabiltzen dugun teknika bakarra, baina garrantzitsua da arlo askotan. Adituak gara algoritmo horiek hobetzen eta aplikatzen; adibidez, pieza industrialetan akatsak hautemateko erabiltzen ditugu, baita irudi eta bideo kantitate handietan oharpenak erdi-automatikoki egiteko ere, edo giza itxura eta jokabideen ereduak ezagutzeko, eta data augmentation tekniketan ere aplikatzen ditugu, entrenamendurako datu nahikoak ez dauzkagunean.
Arrakasta-kasua
- Argitalpenak
- Proiektu nagusiak
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.