Notice: Undefined index: HTTP_REFERER in /expert/htwebs/www.vicomtech.org/php/controllers/investigacion.php on line 165
Language Processing-en espezializatutako Ikerketa Aplikatuko Zentroa

Testu Eleaniztunen Analitika

Gure mundua gero eta globalizatuagoa eta digitalizatuagoa da, eta informazioaren zati handi bat testuetan biltzen da (e-mailak, txostenak, berriak, sare sozialak, webguneak, foroak eta blogak, etab.), eta hainbat hizkuntzatan. Gure Language Processing teknologiei esker, hobeto kudeatu daiteke informazio hori, testuetako datuak automatikoki egituratuz eta interpretatuz. Text Analytics Multilingüe tresna gauza askotarako erabil daiteke: enpresek bezeroekin duten harremana kudeatzeko, literatura zientifikotik erauzketak egiteko eta segurtasun-kontuengatik Interneteko foroak monitorizatu eta aztertzeko, besteak beste.  

Testu eleaniztunen analitika
Testu klinikoen prozesamendua

Testu klinikoen prozesamendua

Osasun sistemak gero eta gehiago digitalizatzen ari badira ere, Historia Kliniko Elektronikoan jasota dagoen informazioaren % 80 inguruk testu lauaren formatua du oraindik, eta ez da erabiltzen ez ikerketarako, ez prozesuak hobetzeko, ezta gaixoen zaintzen kalitatea hobetzeko ere. Gure Language Processing teknologiek aukera ematen dute ohar klinikoetan jasota dagoen informazioa egituratzeko, eta, hortaz, osasungintzako jardunean lagungarria izan daitekeen ezagutza klinikoa lortzeko modu berriak gaitzen ditu. Testu Klinikoen Prozesamendua hainbat zereginetarako erabil daiteke, hala nola automatikoki kodetzeko, saio klinikoetarako gaixoak identifikatzeko edo irudi erradiologikoen metadatuak sortzeko.

Kalitate handiko itzulpen automatikoa

Itzulpen automatikoko sistemek presentzia handia dute, bai gure egunerokoan, bai ingurune profesionaletako itzulpen-prozesuetan. Gure Itzulpen Automatikoko teknologiak oinarritzat ditu azken paradigma neuronalak, itzulpenen kalitatean jauzi kuantitatibo eta kualitatibo nabarmena ekarri dutenak berriki. Domeinura egokitutako itzulpen-ereduen garapenean espezializatuta gaude, eta nazioartean lehiaketak irabazi dituzten datu-ustiapeneko tresnak erabiltzen ditugu. Era berean, automatikoki balioetsi dezakegu itzulpenen kalitatea. Horrez gainera, hainbat plugin eta konektore dauzkagu, merkatuko itzulpen-tresna profesional nagusiekin bat egin ahal izateko.

Kalitate handiko itzulpen automatikoa
  • Argitalpenak
  • Proiektu nagusiak

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay