Digital Media
Digital Media teknologiak multimedia fluxua kudeatzeko teknologiak lantzen ditu, barne hartuta ikus-entzunezko edukiaren kodetzea, enkriptatzea eta banaketa, eta soluzio aitzindariak eskaintzen ditu Quality of Experience (QoE) edozein kanaletan maximizatzeko, 5G teknologiek ematen dituzten aukera berriak nabarmentzen direlarik. Digital Media teknologiak murgilpenezko multimedia eduki areagotuaren ekoizpena ere ikertzen du. Multimedia zerbitzuen kontsumoaren arloan, hainbat pantailaren bidez broadcast-Internet eduki hibridoarekin elkarreraginean aritzeko teknologiak eskaintzen ditu.
Multimedia banaketa eta 5G
Telekomunikazio sareei esker, 5G teknologiek eskaintzen dituzten azken aurrerapenak barne, multimedia-edukia edozein ingurunetan banatzeko end-to-end soluzioak ikertzen ditugu, sortasun baxuko moldaerazko streaming-teknologien bidez, eta saioari kontrol adimenduna eransten diogu, erabiltzailearen esperientzia maximizatzeko eta edukien hornitzaileen kostuak murrizteko.


Ikus-entzunezko eduki areagotua
Ekoizpen aurreratuko tresnak ahalbidetzen dituzten teknologiak dira, eta ikus-entzunezko formatu areagotuak sortzeko balio dute. Formatu horiek publizitateko grafismoak edo/eta elementuak dauzkate, edukia aberasten dutenak, bai ikusleari informazio osagarria eskainiz, bai publizitateko objektuak erabiltzailearentzat atzemanezina den modu batean ordeztuz, eta beti edukiarekin guztiz integratuta.
Ikusle kopuruaren neurketa
Barne hartzen ditu ekitaldi batean (kontzertu bat, antzerki bat, etab.) fisikoki bilduta dauden ikusleen kopurua neurtzeko teknologiak. Computer Vision bidez hautematen da zenbat jende dagoen, nola mugitzen diren, zeri jartzen dioten arreta edo ea informazioa adierazten ote duten gorputz-mugimenduarekin edo aurpegiko emozioekin. Horrez gainera, informazio hori sentsore biometrikoekin eta ingurumenekoekin osatzen da, eta barne-espazioetako lokalizazio teknologiekin (indoor location). Horiek une oro ikusleen erreakzioa ezagutzea ahalbidetzen dute. Gainera, webgunearen bidez zerbitzuetara sartzen diren urrutiko erabiltzaileak trackeatzeko teknologiarekin osatzen da hori. Hartara, haien elkarreragina eta aplikazioaren erabilera ezagutu daitezke, eta interfazea nahiz elkarreragiteko modua erabiltzaile bakoitzarentzat pertsonalizatu.


3D Media edukien bistaratzea eta elkarreragina
Gure taldeak 3D Media edukiak bistaratzeko teknologia duten egile-tresnak ikertzen ditu. Izan ere, eduki mota horrek era askotako bideo-ikuspenak, hainbat audio-pista, irudiak, puntu-hodeiak (pointclouds) eta Web teknologia bidezko 3D modelo konplexuak behar izaten ditu, eta guk interfaze optimizatuak eta egokituak eskaintzen ditugu, multimedia elementu desberdinen elkarreragina eta sinkronizazioa ahalbidetzen dutenak. Osagai guztien frame maila mantenduta aldi berean bideoak eta datu ugari bistaratzeko errendimendu erronkei erantzuten die.
Hainbat pantailaren moldaerazko orkestrazioa
Gailuak aurkitu eta lotzeko, hainbat gailu sinkronizatzeko eta interfazeak horietako bakoitzera moldatzeko teknologiak dira, eta hainbat pantaila aldi berean erabiliz esperientzia berdingabea eskaintzen diote erabiltzaileari. Bi pantaila dituzten TB hibridoko inguruneetan aplika daiteke, hala nola programa bat HbbTV 2.0 teknologiaren bidez osatzeko, edo ingurune industrialean, non langile batek hainbat pantaila dituen kontrol-mahai baten arabera hartzen dituen erabakiak.

Arrakasta-kasua

- Argitalpenak
- Proiektu nagusiak
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.