Notice: Undefined index: HTTP_REFERER in /expert/htwebs/www.vicomtech.org/php/controllers/investigacion.php on line 167
Digital Security-n espezializatutako Ikerketa Aplikatuko Zentroa

Sare eta prozesuen zibersegurtasuna

Gure helburua da IKTen sektorea (IT sareetan) eta ekoizpen industria (OT sareetan) beharrezko teknologiaz hornitzea, mehatxu digital eta ziberfisiko beti aldakorren aurretik joan daitezen.   Horretarako, gure xede nagusia da ereduak eta anomaliak aurkitzea komunikazioetan eta informazio prozesuetan, eta sistema konprometituak identifikatu eta babestea; horretarako, Adimen Artifizialeko eta Machine Learning-eko teknikak aplikatzen dizkiegu IKT sistema baten dinamika konplexuei.

Sare eta prozesuen zibersegurtasuna
Irudi eta bideoen gaineko segurtasun digitala

Irudi eta bideoen gaineko segurtasun digitala

Atal honek barne hartzen ditu irudiak aztertzeko tresnak, baita aurpegi bidezko ezagutza ere, nola biometrikoa, hala prebentziozko identifikazioa (GDPR/DPBEDBLOk baimendutako kasuetarako). Ikuspen algoritmoak eta tresnak ere erabiltzen ditugu bideozaintzarako, eta horien artean daude elementu arriskutsuen lokalizazioa, segmentazioa eta sailkapena. Horrez gainera, jokabide susmagarriak aztertzen ditugu, irudietan eta bideo grabazioetan oinarrituta.

Segurtasun digitala testuen eta audioen analisian

Teknologia hauek zibersegurtasunarekin lotutako erregistroen (logs) tratamenduan eskaintzen duten laguntza-zerbitzua ahaztu gabe, teknologia hau funtsezkoa da konfidentzialtasun- eta pribatutasun-arauak (GDPR/DPBEDBLO) betetzeko, testuinguruko anonimotasunari dagokionez eta isilpeko informazioa identifikatzeko eta zabal dadin eragozteko kontrolari dagokionez. Era berean, ahotsa egiaztagiri biometriko gisa erabiltzen dugu, ahotsa ezagutzeko teknologien bidez.

Segurtasun digitala testuen eta audioen analisian

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay