Zer eskaintzen dizugu?

Zer eskaintzen dizugu?

  • Prestakuntza eta espezializazioa teknologia digitaletan.
  • Kualifikazio handiko profesionalekin elkarlanean aritzea.
  • Inpaktu handiko kongresu eta aldizkarietan argitaratzeko aukera(Q1).
  • I+G+b-ko proiektuak kudeatzeko konpetentziak.
  • Enpresen lehiakortasunean eragiten laguntzea.
  • Lan-giro bikaina ingurune gazte eta dinamiko batean.
  • Oraindik ez baduzu, egin hemen zure doktorego-tesia.

Esperientziak
Vicomtech-en

Ikerkuntzaren arloko ezagutza teknikoak ez ezik, Vicomtech-ek industria-sektoreko esperientzia ere eman dit, proiektuen kudeaketan, ingeniaritzan eta softwareen garapenean ere lan egin baitut.

Marcos Nieto - Intelligent Transport Systems and Engineering, Vicomtech

Beti dago zer ikasia bezeroen eta inguruko lankideen esperientziez eta hori asko eskertzen dudan zerbait da. Gainera, arazo teknikoentzako soluzio berriak planteatzeak badu puntu kreatibo bat ere. Azkenik, ez nuke aipatzeke utzi nahi kideen artean sentitzen den lagunarteko giroa, egunerokotasuna oso eramangarria izatea egiten baitu.

Harbil Arregui - Intelligent Transport Systems and Engineering, Vicomtech

Vicomtechen sartu nintzen duela 10 urte, nire tesia defendatu ondoren. Denbora honetan, era askotako proiektuetan parte hartzeak eta bezeroarekin egunero harremanetan egoteak aukera eman dit ikerketaren aurpegirik praktikoena ikusteko. Profesional handiez eta pertsona bikainez inguratuta egoteak are aberasgarriagoa eta errazagoa egiten du bidea.

Estibaliz Loyo - Intelligent Transport Systems and Engineering, Vicomtech

Benetan harritu ninduen langile guztien artean dagoen gertutasunak eta lan giro ona. Bestalde, nire ibilbide profesionalean aurrera egiteko aukera izan dut, eta inguruko enpresekin elkarlanean aritu naiz medikuntza pertsonalizaturako teknologien ikerketan eta garapenean.

Alba Garín-Muga - eHealth and Biomedical Applications, Vicomtech

Vicomtechetik gehien baloratzen dudana bere giza taldea da. Egunean ordu batzuetan elkartzen garen pertsonak baino zerbait gehiago garela uste dut. Elkar osatu, hazi eta helburuak lortu ahal egiten duen taldea sortu dugu.

María Moral - Administration, Vicomtech

Vicomtechen ikerketa aplikatuaren ikuspegiak alde zientifikoa eta industrializazio osagai handia uztartzen dituzten proiektuak garatzera garamatza. Horrelako proiektuak oso zorrotzak dira; hala ere, ez diogu inoiz ikasteari uzten, eta azken emaitza oso pozgarria da beti.

Jairo Sánchez Tapia - Industry and Advanced Manufacturing, Vicomtech
Blockquote

Zu ere gure taldeko kide izan zaitezke

Eskaintzak

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay