Industria 4.0 -  fabrikazio lehiakorrarentzat bultzada bat

09.04.2015

Azkenaldian ikusten ari garen ekonomia nagusien joera orokorra ekoizpen industrialaren ahalmenak indartzean datza (baita irauli ere) IKT–n egin diren aurrerakuntzei esker. Aurrerakuntza hauek aukera guztiz berriak eskeintzen dizkigute ekoizpena eta fabrikazio aurreratuaren eraginkortasuna handitzeko. Joera honek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek industrian gero eta indar handiagoa izango dutela argi uzten digu. 

Hau guztia ekoizpenean, bezero eta hornitzaileen harremanetan, eta zerbitzu berrien sorkuntzan gertatzen ari da. Zerbitzu berri hauek tekonologia berriei esker egoera aldatu dezakete eta balio-kateko agente desberdinen aukerak gehitu ditzakete.  

Indar handiena hartzen ari den ekimena “Industria 4.0” da, Alemaniak sustatuta eta nazioarteko erreferentzia delarik bai ikuspegi, bai teknologia aukera, bai zientzia-erronka mailan, IKT teknologia berriekin erlazionaturik eta batez ere Gauzen eta Zerbitzuen Internet eta Sistema Ziber-Fisikoekin (edo CPS). Estatu Batuetan ere (adibidez Advanced Manufacturing Program edo  Industrial Internet), Japonen, Erresuma Batuan, eta beste lurraldeetan antzeko apustuak egiten ari dira eta gu ere beraien alboan kokatu behar gara paradigma berriak gure errealitateari egokituz. 

Oinarrizko ideia laugarren industria-iraultzaren aurrean gaudela da, IKT aplikazio iraultzaileak transformazio eboluzio-prozesu baten oinarrituta Fabrikazio Adimendunerantz bideraturik. Ikuspegi honekin batera ondorengo teknologiak ditugu: Gauzen eta Zerbitzuen Internet, Cloud Teknologiak, Big Data Industriala, Industria-automatizazioan aurrerakuntzak, Sentsore eta Gailu adimendunak, Ziberseguritatea, Semantika-Teknologiak, Robotika, Visual Computing teknologiak -Ikusmen aurreratua, Computer Graphics, Computer Vision eta Interakzioa barne.

Teknologia hauekin,  mundu global eta lehiakor honetan, egoerak definitu daitezke alderdi kritikoak eta itxuraz kontrakoak diren alderdiak kontutan hartuz pertsonalizazioa eta mass customization, integrazio eta espezializazio hobea bezero eta hornitzaileekin, zerbitzua produktuarekin batera, ekoizpenean dagoen informazioaren explotazioa, etab. bezala.

Alemaniaren eskarmentua (industria, gobernua eta zientzi-inguruaren arteko lotura handiarekin) gure bidea eta estrategia zehazteko eta gure errealitateari egokitzeko adibidea izan daiteke. Agente ezberdinen arteko kolaborazio estuaren bitartez eta nazioarteko kolaborazioa egiteko asmo argiarekin bakarrik izango gara gai gure aparteko aukera hau aprobetxatzeko.

Jorge Posada, Zuzendariordea 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay