Nekane Larburu doktoreak DESIREE Europako proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu HIMSS Europe and Health 2.0 Conference-ean

30.05.2018

Nekane Larburu doktoreak DESIREE aurkeztu zuen, Europako H2020ko elkarlan proiektu baten emaitza, maiatzaren 27tik 29 Sitgesen ospatutako Health 2.0 Europe Conference konferentzian (https://www.himsseuropeconference.eu/sitges/2018).

DESIREE webean oinarritutako software ekosistema bat da Bularreko Unitateak laguntzeko bularreko minbiziaren lehen kudeaketa hobeto gauzatzeko. Osagai desberdinak ditu, besteak beste irudi medikuen azterketa kuantitatiborako tresna interaktiboa, kirurgia birtualean oinarritutako eskala-anitzeko eredu fisiologikoa bularra mantentzeko terapien emaitzak aurreikusteko eta erabakietan laguntzeko sistema Bularreko Unitateen kasuen diziplina-anitzeko koordinazio eta kudeaketarako -eta hau izan zen kongresuan aurkeztutakoa.

Health 2.0 Conference puntako teknologian erakusketa liderra da, osasun sistemako teknologia eta berrikuntza eraldatzen dituena. Bertan mundura ezagutzera ematen dira buru, teknologia eta baliabide hoberenak mahai-inguru, hitzaldi eta zuzeneko demoetan.

Info: http://www.desiree-project.eu/

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay