Taxisat frogaketa European Space Solution  biltzarran Munichen

07.11.2013

European Space Solutions biltzarra 2013ko azaroaren 5etik 7a bitarte izango da Munichen. 3 eguneko biltzar garrantzitsu honek enpresak eta sektore publikoa, erabiltzaileekin eta espazioan oinarritutako soluzioen garatzaileekin jarriko ditu kontaktuan. European Space Solutions ekitaldia Municheko European Space Expo-ren instalazioarekin osatuko da, 300m2 ko bidai interaktiboei buruzko erakustazoka. Bertan, lur azalean bizitza kalitatea hobetzeko aukerak eskeintzen dituzten espazio-programa europearra eta satelite bidezko nabigaziorako (Galileo eta EGNOS) eta lur azaleko monitoretzarako (Copernicus) proiektu bereizgarria  azalduko dira.

Taxisat, Europako Batzordearen 7. programa-markoko proiektuaren helburua gidaririk gabeko taxientzat aplikazio bat sortzea da GNSSetan oinarriturik, koste baxua, segurtasuna eta fidegarritasun altua eskeiniaz.

Oihana Otaegui, garraio sistema adimendu eta ingenieritza arduradunak “Errepide eta trafikoaren kudeaketarako soluzio espazialak” ondorengo txostena aurkeztuko du: “ kostu baxuko GNSS eta ikuspen artifizialean oinarritutako datu fusio soluzioak gidaririk gabeko ibilgailuentzat”: ibilgailuentzat nabigazioa orain arte Satelite bidezko Nabigazio Sistema Orokorren (GNSS) aplikazio nagusienetako bat izan da. Baina gaur egun joera berriak sortu dira eta eragin handia izaten ari dira alderdi honetan: alde batetik garraio politikak gero eta zorrotzagoak dira inpaktu baxua eta etengabeko mugikortasun gaietan. Gainera gero eta ITS zerbitzu publiko gehiago sortzen ari dira GNSSetan oinarriturik, oinarrizko teknologia nagusi bezala (adibidez, eCall, plan berriak bideodainentzat, sistema-monitoretza berriak salgai arriskutsuen garraiorako, trafiko kudeaketa berritzailea, etab.) Bestalde, GNSS sistema berriak ezartzen ari dira hirugarren sorkuntzako posizionamendua sartzen: doakoa, zehatza, eta legezko balio potentzialarekin. Azkenik, ibilgailuak gero eta konektatuagoak egongo dira barneratutako plataforma berriei esker, bai ibilgailuetan kotxeen fabrikatzaileei esker, bai Smart phonetan,  aplikazio berritzaileak eta negozio eredu berriak bultzatuz. Joera hauetaz gain, Earth Observation satelitetik hartutako datuak gero eta garrantzitsuagoak izango dira garraioan eragina eta politika berrien ezarpena aztertzeko (adibidez, airearen kutsaduraren monitoretza).

Irakurri gehiago: http://www.space-solutions.eu/ http://taxisat.net/

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay