Vicomtech-IK4 bularreko minbiziaren ikerketa eta tratamenduaren hobekuntzan oinarritutako DESIREE nazioarteko proiektuaren koordinatzaile

15.03.2017

Desiree Proiektuak, bularreko minbiziaren ikerketa eta tratamenduaren hobekuntzarako nazioarteko puntako ekimenak, bere bigarren faseari ekin dio Valentzian. Bertakoak dira lantaldeak osatzen dituzten bi partehartzaile: ERESA eta Sistemas Genómicos. Bi erakunde hauek partzuergoaren bilera berriaren anfitrioi izan dira. Partzuergoa bost herritako ospitale, unibertsitate eta ikerketa zentrok osatzen dute. Proiektua Vicomtech-IK4 euskal zentroak koordinatzen du eta Onkologikoa Fundazioaren partehartzea dauka.

Proiektua bere bigarren garapen urtean sartu da eta helburua bularreko minbiziaren tratamenduan erabaki medikuak hartzerakoan espezialistei lagunduko dien sistema azkar eta intuitiboa ematea da. Sistema hau berariazko plataforma informatiko bat eratuz gauzatuko da  eta gida kliniko nagusien ezagutza formalizatu, aurretik jasotako datuetan abiatuta ezagutza berria sortu eta paziente baten datuak gordeta dauden aurretiko kasuekin erlazionatzeko gai izango da. Ondoren, sistemak jasotako datu sorta prozesatu eta aurkeztuko du aldez aurretik ezarritako irizpide klinikoen arabera. Honela fakultatiboek aukeran dauden tratamenduen ikuspegi integrala jaso eta paziente bakoitzarentzako aukeran dauden jardunbideak errazten dituelarik.

Honela, software honen sartzeak beharrezkoak diren tresnak ekarriko ditu bularreko minbiziaren unitateen koordinazio eta eraginkortasuna hobetzeko. Unitate hauek diziplina anitzeko taldeek osatzen dute eta jatorri ezberdinetako datuak eta historia klinikoak etengabean elkarri ematen dizkiote, hala nola onkologia, irudi bidezko diagnostikoa, erradioterapia edo analisi genetikotik datozenak.

Europako Batasunak, Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren baitan, egindako finantzaketari esker Desiree proiektua sortu ahal izan da eta bere esparruan mundu mailako erreferentzia izatera deitua dago. Programa honetan bularreko minbiziaren diziplina anitzetako unitateetan esperientzia handia duten adituek parte hartzen dute (Onkologikoa Fundazioa, Tenon ospitalea, ERESA), baita irudi medikuan adituak diren ingeniariak (University of Ulster, Vicomtech-IK4, Arivis), biologo eta genetistak (Sistemas Genómicos) eta bioinformatika eta osasun softwarearen arloko profesionalak (Bilbomática) ere. Eta gainera, modelatze prediktiboan (Medical Innovation and Technology), erabakiak hartzeko sistemetarako laguntza (Inserm, Vicomtech-IK4) eta bularreko kirurgian (University of Houston) erreferentzia diren erakundeek ere parte hartzen dute.

Bularreko kirurgiarako 3D simulazioa eta arrisku genetikoak

Desiree proiektua lan-pakete ezberdinek osatzen dute, besteak beste teknologia konputazional berritzaile bat. Teknologia honek bularrean egingo den kirurgiaren simulazioa egingo du, baita eredu fisiologiko bat ere ebakuntzaren emaitza estetikoa iragarriko duena. ERESA talde medikuak parte aktiboa duen sistema honek tresna gehiago emango dizkio, bai medikua baita pazienteari ere, bularreko kirurgiaren prozesuen inguruan erabakiak hartzeko, bularraren berregitea barne.

Ekimen honek dakarren beste berrikuntza bat genetikaren erabilera da, gaixotasunaren diagnostikoa eta bilakaeraren kontrolarentzat oinarrizkoa den diziplina.

Desiree proiektuaren nazioarteko kontaktua

E-mail: desiree-contact@vicomtech.org

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak