Segurtasun Digitala
Lankidetza hertsian aritzen gara segurtasun digital eta fisikoaren eremuko enpresa eta eragile garrantzitsuekin, baita babes zibilekoekin ere.
Visual Analytics eta Adimen Artifizialeko teknikak hainbat informazio-iturritan aplikatuz egiten ditugu berrikuntzak.
Arrakasta-kasu
Zure enpresari ere lagun diezaiokegu.

Arrakasta-kasu
Zure enpresari ere lagun diezaiokegu.

Kolaborazio sektorialak

Europol, Advisory Group on Research and Development
Mugarik gabeko ziberkrimenaren aurkako borrokaren testuinguruan erakunde akademikoen eta ikerketa-zentroen behar eta lehentasunen ikuspegi argia lortzeko helburuarekin.

Zibersegurtasunean Ikerketarako Bikaintasun Sare Nazionala (RENIC)
Zibersegurtasunean Ikerketarako Bikaintasun Sare Nazionala (RENIC) Espainiako zibersegurtasunaren ikerketa-ekosistemako ikerketa-zentroak eta beste eragile batzuk biltzen dituen sektore-elkartea da. RENICen helburu nagusia da Espainian zibersegurtasunaren sektorean ikerketa zientifikoa, garapen teknologikoa, berrikuntza, ezagutza eta teknologiaren industriara transferitzea eta I+G+b proiektuen garapena sustatzea.

European Organization for Security (EOS)
Europako Segurtasunerako Erakundea (EOS, ingelesezko sigletan) Europako segurtasun-industriaren eta ikerketa-komunitatearen ahotsa da. 15 herrialde desberdinetan dihardu, eta EOSeko kideek segurtasunaren arloko ikerketa, irtenbide eta zerbitzuak eskaintzen dituzte hainbat esparrutan, hala nola mugen segurtasunean, zibersegurtasunean, garraioan eta krisien kudeaketan.

Cyberzaintza
Cyberzaintza, Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia, nortasun juridiko propioa duen erakunde publikoa da, Euskadin Internet eta teknologia berriak erabiltzeak eragindako mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egiteko sortua.

European Anti-Cybercrime Technology Development Association
Irtenbide teknologikoak garatzen dituzte Europako Segurtasun Indar eta Kidegoek eta Auzitegiko Laborategiek delinkuentziaren aurkako borrokan erabil ditzaten.
Basque Artificial Intelligence Center
Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa, gure historiako erronka teknologiko eta sozial handienetako bati aurre egiteko sortu zena, Euskadin adimen artifiziala sustatzeko lankidetza publiko-pribatuko gune batekin.

European Cyber Security Organisation
ECSO ASBL is a fully self-financed non-for-profit organisation under the Belgian law, established in June 2016. Is the private counterpart to the European Commission in implementing the contractual Public-Private Partnership on cybersecurity.

Basque Digital Innovation Hub
Fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatua. Prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako azpiegitura bat, enpresen eskura dagoena.

GAIA
Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea, elektronikako, informatikako eta telekomunikazioetako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten 200 enpresa baino gehiago biltzen dituena.

AMETIC
AMETIC elkarteko I+G+B unitateko zuzendaritza-batzordeko kide gara. AMETIC Elektronikako, Informazioaren Teknologiako, Telekomunikazioetako eta Eduki Digitaletako Enpresen Elkartea da, eta 5.000 enpresa baino gehiago ditu bazkide.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.