Barneko espazioetan airearen kalitatea optimizatzeko eta patogenoen aireko transmisioa minimizatzeko irtenbide teknologiko berriak

AIRSAFE

AIRSAFE proiektuaren helburu orokorra gizarteari ingurune seguru eta osasungarriak eskaintzea da, herritarren egunerokotasunean, eraikin publikoetan, ospitaleetan, ikastetxeetan eta egunero erabiltzen diren beste esparru batzuetan. Helburu hori lortzeko, proiektua aurkezten duen partzuergoak hainbat ikerketa-lan egingo ditu, barneko espazioetako airearen kalitatea optimizatzeko irtenbide teknologiko berriak eskaini ahal izateko. Horretarako, proiektua eraikitzeko arrazoi nagusietako bat SARS-CoV-2 delakoaren pandemia izango da. Pandemia horrek, besteak beste, barruko espazioetan pertsonen segurtasuna bermatuko duten aireztapen- eta girotze-sistemak izatearen garrantzia erakutsi du.
Agertoki horretan, AIRSAFE proiektuaren helburua da tresna batzuk garatzea, eraikinen barrualdean giro osasungarria bermatzeko estrategia holistiko bati jarraituz, bai HVAC sistemak dituztenetan (aireztapena eta aire girotua), bai ez dituztenetan, patogenoak arintzeko eta airea berritzeko estrategiak emanez, betiere ingurune arduratsua eta erabiltzailearen osasuna kontuan hartuz.
Vicomtech-ek adimen artifizialean oinarritutako ereduak garatuko ditu, barneko airearen kalitatea aurreikusteko gai direnak, proiektu honen barruan garatuko diren IoT ekipoek denbora errealean jasotako datuetan oinarrituta. Gainera, Vicomtech-ek espazio jakin batzuetarako aireztapen- eta girotze-sistema eta -ekipo egokiak dimentsionatzeko eta simulatzeko tresnak garatuko ditu, eta sistema eta ekipo horietarako eragiketa- eta ustiapen-irizpideak ezarriko ditu, espazioen ezaugarrien arabera. Azkenik, Vicomtech-ek Edge/Coud plataforma bat garatuko du, hainbat software-moduluz eta lotutako zerbitzuz osatua, instalazioaren monitorizaziorako eta kudeaketa dinamikorako soluzioaren eragiketa ahalbidetzeko.
Proiektu honetan parte hartu duten erakundeak, Vicomtech-ez gain, Airlan (koordinatzailea), Biotalde, APA (Istripuak Prebenitzeko Elkartea), Fidegas, Euskal Herriko Ikastolak, Jose Matía Calvo Fundazioa, Giroa, Ingetek Sistemas, Wattio, Zylk, CEIT, Aclima eta Matia Instituto Gerontologikoa dira.
Ekimen hau SPRI taldeko Hazitek programak finantzatu du. Lortutako emaitzek industria adimendunaren eta osasun pertsonalizatuaren aldeko apustua indartzea eta sendotzea ekarriko dute.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak