Zauri kronikoen tratamenduari aplikatutako larruazal-eraikuntzen bioinprimaketarako funtsezko ikerketa kolaboratiboa
B4H
Iraupena:
01.03.2019 - 01.12.2019
Proiektuaren helburu orokorra da doitasunezko teknologia aurreratu berri bat diseinatzea eta garatzea, gainerako zauri kronikoei aurre egiteko terapia jasangarria diren larruazaleko eraikuntza funtzionalen fabrikazio gehigarrirako. Hori lortzeko, proposamenaren liderraren (BIOCRUCES BIZKAIA) eta bazkide parte-hartzaileen (BIODONOSTIA, TECNALIA, BIOMAT, UPV/EHU, BIOLOGIA ZELULARRA UPV/EHU eta VICOMTECH) gaitasunetatik abiatuta, B4H proiektuak diziplina arteko funtsezko ikerketa zeregin eta jarduera batzuk konbinatuko ditu, hala nola ingeniaritza informatikoa, biopolimeroak, kimika, zelula amak, medikuntza, orbaintze eredu aurreratuak eta osasun ingurune erregulatorioa. Zehazki, hauek dira B4H proiektuaren helburu espezifikoak:
- Hidrogel zelularretan eta azelularretan oinarritutako biotintak diseinatzea eta formulatzea, inprimagarritasun-propietateekin, osotasun esktruuralarekin, biobateragarritasunarekin eta ehun berria sortzeko potentzialarekin.
- B4H biotintak mihiztatzeko patroietan oinarritutako larruazaleko eraikuntzen software bidezko bioinprimaketa kontrolatuko sistemak garatzea, zauri kroniko mota espezifiko bakoitza modu pertsonalizatuan orbaintzeko beharrezkoak diren elementu birsortzaileak eskainiz.
-Karakterizazio molekular eta funtzionaleko fitxa teknikoekin eta B4H biotinten inprimagarritasun-parametroekin dossier bat egitea, terapia aurreratuak arautzen dituzten Europako zuzentarauek ezarritako gomendio zientifikoei jarraituz.
Horrela, B4H jauzi teknologiko garrantzitsua izango da zauri kronikoen maneiuan gaur egun dagoen egoerarekin alderatuta, apositu tradizional aurreratuen erabileran oinarrituta baitago. B4H proiektuak dermisen baliokideak emango ditu, zauri kronikoaren ezaugarrietara egokitu daitezkeen propietate terapeutikoekin.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


