LAGO, Lessen data access and governance obstacles

LAGO

Testuingurua 

LAGO proiektuaren helburua da Segurtasun Indarrak (LEA), ikertzaileak, industria eta segurtasun ekosistemako profesionalak bilduko dituen komunitate bat sortzea, krimenaren eta terrorismoaren aurkako borrokan ikerketa-datuetarako sarbidea hobetzeko ahalegin koordinatu eta estrategiko baten bidez. Horretarako, ikerketarako datu-ekosistema fidagarri bat eraikitzeko oinarriak ezarriko dira, esparru horretan ikerketak dituen "datu-arazoei" aurre egiteko.

Helburuak

  • EBALUATZEA datuak partekatzeko dauden oztopoak eta egungo praktika nagusiak.
  • AZALTZEA krimenaren eta terrorismoaren aurkako borrokan (FCT) datu-espazio bat ezartzeko gizarte, lege, etika eta pribatutasunari buruzko baldintzak.
  • DISEINATZEA FCT esparrurako egokia izango den erreferentzia-arkitektura bat.
  • GARATZEA RDEren (Ikerketarako Datu Ekosistemaren) pribatutasuna, kalitatea eta kantitatea bermatzeko balio erantsiko TRL-7 teknologiak.
  • SORTZEA datu-espazio fidagarri eta datu partekatu seguru baterako gobernantza-esparrua eta prozedurak.
  • BALIOZTATZEA ETA FROGATZEA aurreikusitako RDE arkitektura FCT komunitatean, benetako egoera eta domeinu operatiboetan.
  • OSATZEA FCT ikerketan RDE ezartzeko errepide-orria (roadmap) oso bat.

Irtenbidea

LAGO proiektuak krimenaren eta terrorismoaren aurkako ikerketaren arloko datu-arazoei helduko die, datu-ekosistema fidagarri baterako (RDE) oinarri zientifikoan eta hainbat eragileren egiaztapenean oinarritutako arkitektura bat eraikiz. RDE honek datu azpiegitura ireki, garden eta segurua izango du Europar Batasunean, eta bertan FCT arloko datuak elkarlanean sortu, eskuragarri jarri eta partekatu ahal izango dira ingurune fidagarri batean.

Proiektuak, halaber, datu garrantzitsuak identifikatu eta eskuratzeko metodo berriak ikertuko ditu, LAGOren datu-espazioetatik eta ekosistematik kanpoko iturrietatik abiatuta, FCT ikerketarako multzo esanguratsuak sortzeko gaitasuna hobetzeko. Horretarako, adimen artifizialean oinarritutako metodologia eta tresnak garatuko dira, ikerketa-datuen sorkuntza, bilketa, etiketatze eta hornidura automatizatzeko.

Vicomtechen eginkizuna

Vicomtechek (VICOM) ekarpen esanguratsu eta inpaktu handikoak egin ditu LAGO proiektuan. Arlo teknikoan, funtsezkoa izan da RDE-n partekatuko diren datuen prestakuntza-fasean egindako lana. Bere ekarpen nagusietako bat izan da pribatutasuna babesteko teknologiak modu eraginkorrean integratzea.

Vicomtech-ek adimen artifizialean oinarritutako tresnak garatu ditu: lehenik, datu pertsonalak identifikatzen dituzte eta, ondoren, datu sintetikoez baliatzen dira informazioa anonimizatzeko, jatorrizkoen propietate estatistikoak mantenduz. Horrek banakoen pribatutasuna babesten du, eta, era berean, partekatuko diren datu-multzoen osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzen ditu.

Horrez gain, VICOMek iraunkortasun-ereduak eta ustiapen-planak garatzeko lanetan ere parte hartu du, LAGOren irtenbide teknikoen epe luzerako bideragarritasuna eta erabilgarritasuna ziurtatzeko. Lan hau berrikuntza-kudeaketarako planean txertatuta dago, VICOMek berak gidatua, eta bertan aztertu dira LAGOren irtenbideetan eragina izan dezaketen joera teknologiko berriak eta FCT ikerketa-esparruan agertzen diren ideia berritzaileak.

Bazkideak

  • Konsortzioa: 14 herrialdetako 25 bazkide
  • 9 erakunde akademiko eta zentro teknologiko: AIT, CEA, CENTRIC, CERTH, ICCS, INOV, LINKS, UPM, VICOM
  • 3 enpresa handi: ENG, ATOS eta THALES
  • 2 ETE: CFLW eta IANUS
  • 7 Segurtasun Indar eta Kidego: HPOL, FRMOI, PJ, FIMOI, SPA, PPA, SPS
  • 1 erakunde publiko: KEMEA
  • Finantzaketa

Finantziaketa

  • Finantzatzailea: Europar Batasuna (101073951 diru-laguntza)
  • Deialdia: HORIZON-CL3-2021-FCT-01-04: Krimenaren eta terrorismoaren aurkako borrokarako ikerketa-datuetarako sarbidea hobetzea
  • Ekintza mota: HORIZON Berrikuntza Ekintza (Innovation Action)

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak