Gorputzeko Goiko-Adarretako Errehabilitaziorako Errealitate Birtual eta Areagotutako Sistemak – VirtRehab 2013

20.09.2013

Vicomtech-IK4 Gorputzeko Goiko-Adarretako Errehabilitaziorako Errealitate Birtual eta Areagotutako Sistemen Sesio Bereziko buru izan da Vilamouran, Algarbea, Portugalen, 2013.eko irailaren 18tik 20ra.

Egun Errealitate Birtual eta Areagotuan oinarritzen diren sistema asko neuroerrehabilitazioan tresna berritzaile eta garrantzitsuak bezala aurkezten dira, honela errehabilitazio tratamenduen garapena laneko metodo tradizionaletatik at errazten dutelarik.

Sesio berezi honetan medikuntza eta ingeniaritzako gaiak jorratuko dira esparru honetan momentuko ebazpen edo ikerketa joerak zeintzuk diren eta horietatik zeintzuk bermatu dezakete osasun sistema aztertuko dute.

Sesio honek bereziki hartuko ditu aipaturiko aplikazioen eraginkortasunaren frogak eta EB/EAa eta robotikaren integrazioa gorputzeko goiko adarretako errehabilitazioan ikertzen ari diren artikulu originalak.

Mahai-buruak: Alessandro De Mauro, senior ikertzaile eta proiektu-buru da eOsasuna eta Biomedikuntza Aplikazioak arloan. Gorka Epelde Vicomtecheko Autonomia Pertsonalerako Aplikazioen taldean aritzen da.

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay