IRTEN-ETORGAI proiektuaren lehen prototipoa

08.02.2016

IRTEN (Soluzio Adimenduna Nazioarteko Bezeroari Saldu Ondoko Atentzioa emateko), ikerketa industrialeko ETORGAI proiektu bat da. 2014eko apirilean hasi zen eta 8 enpresa euskaldunek parte hartzen dute   (I68, Ibermática, Ibercom, NaturalVox, MondragonLingua, AFM, Gashor e Ibarmia) eta´+G+b zientzia eta teknologiaren euskal sareko 4 kidek (I68 I+D+i, i3B, INVEMA eta Vicomtech-IK4). 

Bere helburua teknologiarekin saldu ondoko atentzio zerbitzuen kostuaren arazoari irtenbide bat ematea da nazioarteko mailan. ETE-ez osaturik dagoen euskal industriarentzat bereziki, heziketa maila altu bat eskatzen da kapital-ondasunei buruzko kontsultei erantzuteko.


Proposatutako soluzioa atentzioaren lehenengo maila automazitatzean, bigarren eta hirugarren mailako atentzioa erraztean eta zerbitzua kolektibizatzean eta bere pertsonalizatzean eta jarraipena automatizatzean datza.  Horretarako, interakzioaren eta nahiz ahoz nahiz idatzizko elkarrizketaren kudeaketa automatikoaren teknologia garatzen ari da. Gainera, sektoreari buruzko ezagutza modelatzen ari da eta itzulpen eta arrazoiketa automatikoaren teknologia ustiatzen ari da.
2015 urtearen bukaerarako, partzuergoak soluzioaren lehen prototipoa ezarria izatea espero du.


Prototipoak lehenengo mailako atentzioaren automatizazioaren lehenengo bertsio bat izango du telefonoa eta webaren bidez. Lehenengo, plataformara sartzen diren erabiltzaileak identifikatuko dira eta automatikoki jasotako intzidentzia sailkatuko da. Ezagutzaren oinarriak soluzio bat badu, hau automatikoki komunikatuko zaio erabiltzaileari sarrera kanal berdinaren bidez . Hizkera antzemate errore posibleak konpentsatzeko, operadore gardenaren irudia erabiliko da, intzidentzia erabiltzailearekiko gardenki transkribatuko duena.

Bigarren eta hirugarren mailako operadorei ataza errazteko, prototipoak ere ticketen web atari bat izango du non erabiltzaileen intzidentziak automatikoki gordetzen joango diren. Lehenengo mailan konpondu ez diren kasuei zerbitzua emateko, operadore kolektiboek ezagutza oinarri bat kontsultatu ahal izango dute, sarri ematen diren intzidentzien eta bere soluzioen katalogo bat eskura izango dutelarik. Ezagutza oinarriaren sarrerak jatorrizko hizkuntzan (intzidentzia kudeatu zen hizkuntza berdinean) izango dira, hala ere, beste hizkuntzetara itzulpen automatikoa eskatu ahal izango da. Sarri ematen diren intzidentzien itzulpen automatikoak gerora itzultzaile profesionalek editatuko dituzte.

Erabileraren kasu bezala, lehenengo prototipoak Gashor-en (okindegietako eta gozotegietako labeen diseinu, fabrikazio eta komertzializazioa, fermentazio kontrolatuaren ganberak, siloak eta izozte zelulak egiten dituen enpresa) arazoak aztertuko dira.

2016ean, partzuergoak bigarren prototipoan lanean jarraituko du, enpresetan dauden bezeroarentzako atentzio zerbitzuei interkonexioaren funtzionalitateak, moduluak bigarren mailako atentzio zerbitzua optimizatzeko eta bezeroei reporting automatikoko funtzioak barne edukiko dituelarik. Gainera, interakzio automatikoaren, elkarrizketaren kudeaketaren, ezagutzaren modelatzearen eta itzulpen automatikoaren teknologia optimizatuko da eta erabilera kasu berriei aplikatuko da.

Espero diren onurak ondorengoak izango dira: proiektuaren emaitza bezala, saldu ondoko atentzio zerbitzuaren kostuaren murrizketa, nazioarteko mailan bermatutako erantzun denbora laburtuak, eta ETE euskaldun industrialei nazioarteko bihurtzeko gaitasuna eta aukera ematea.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak