01.01.2008

"Multimedia Interaction and Visualization Technologies" (MIVTech – www.mivtech.com) zentrua INI-GraphicsNet sarera gehitu den azkeneko kidea da.
Panamako Ciudad del Saberren kokatuta, MIVTech Joint-Venture bat bezala sortu da, Holding Vallarino eta INI-GraphicsNet Fundazioaren artean. MIVTech-ek teknologia transferentzia eta telebista elkarreragile, simuladore eta telemedizina arloetako garapen proiektuetan lan egingo du. Zentzu honetan, Vicomtech-IK4 eta sareko beste zentru batzuekin elkarlanean arituko da.
Vicomtech-IK4 prozesu honen sustatzaile izan da eta estuki ari da elkarlanean INI-GraphicsNet sareko kide berri honekin, Hegoamerikan sortutako lehendabizikoa, bere nazioarteko presentzia sendotuz.
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak