Vicomtech-IK4 AUTOPILOT proiektuko partehartzaile, Europako Batzordeak finantzatzen duen Gidatze Autonomoa eta Gauzen Internet-aren proiektu pilotu handiena

06.03.2017

AUTOPILOT proiektua Versaillesen egindako ekitaldi publiko batean aurkeztu zen joan den otsailean. Jardunaldi honetan Europako Batzordeko ordezkariak izan ziren, baita beste Europako beste pertsona ospetsuak ere.

AUTOPILOT (Gauzen Internetek bultzatutako Gidatze Autonomoa) gidatze autonomorako Gauzen Internet (IoT -Internet of Things) ebazpenak aztertu eta probatuko dituen proiektu pilotua da. Frogak 5 herri desberdinetan burutuko dira: Versailles (FR), Helmond (NL), Tampere (FI), Hego Korea (KR) eta Vigo (ES). Honela gidatze autonomorako egoera guztiak beteko direlarik, adibidez gidatzea hirian, autopistan, aparkatze autonomo zerbitzua, Platooning (errepideetako trenak), etab.

Partzuergoa 43 partehartzailek osatzen dute eta unibertsitateak, ikerketa zentroak, automozio enpresak eta hauen hornitzaileak edota IKT sektoreko enpresak hartzen ditu barne.

Vicomtech-IK4k pertzepzio sentsore berrien garapenerako teknologia emanez parte hartzen du proiektuan, aipaturiko egoeretan ibilgailuen erabileran lagunduko dutenak.

Proiektu honekin Vicomtech-IK4k beste aurrerapauso bat egiten du gidatzearen automatizaziorako sentsore berrien ikerketa eta garapenean; sentsore hauek pertzepzio aurreratuko (ikusmen artifiziala) eta adimen artifizialeko sistemetan oinarritzen dira ibilgailuaren egoeraren adimenerako.

Gai honen inguruan, Vicomtech-IK4k hiru proiekturen liderra da H2020 markoren baitan eta gidatzearen automatizazio sistemetako eragile nagusiekin elkarlanean dago: Honda, Valeo, Intel, IBM, NVIDIA, TOMTOM, TASS International, etab.

Aipaturiko hiru proiektu horiek gidatzen autonomo inguru irekietan aurrera egiteko zuzenduta daude eta hauexek dira: InLane, Cloud LSVA eta VI-DAS.

Gidatze autonomoa inguru irekietan, non beste ibilgailuekin batera elkarrekin egon behar duen, baditu oraindik gainditu beharreko oztopoak, horien arteko nabarmenena ibilgailuaren inguruaz guztiz jabetzea delarik. Egun ikerketa gai hau puri-purian dago eta ibilgailuen fabrikatzaileak eta hornitzaileak honen aldeko apustuak egiten dabiltza.

Orain arteko ikerketak gidatzearen aspektu ezberdinetan autonomia gehiago lortzen laguntzen duten funtzionaltasunen inguruan bereziki jorratu dira, adibidez erreian mantentzea, aurreko ibilgailuarekiko distantzia mantentzea, stop&go funtzionaltasunak auto-ilaretan, etab.

Zentzu honetan, adimen artifizialak garrantzi handiagoa dauka egoeraren interpretatze oso lortu nahi delako. Funtsezkoa da honetarako inguruko egoeretara aurreratzeko gai den sistema bat diseinatzea eta computer vision eta deep learning teknologiak, besteak beste, erabilita erabaki egokiak hartzea. Hurbilketa honi ekiteko azken belaunaldiko sentsoreak ukan, definizio handiko kartografia garatu, inguruko egoera posible guztiak aztertu, pertzepzio funtzionaltasun berriak diseinatu, gidariaren egoera eta bere atentzio maila zehazteko gai diren sentsoreak, kontrol-algoritmoak eta egoeraren eboluzioaren iragarpena aurresan (gure ibilgailuaren inguruan dauden ibilgailuek zer egingo duten) behar dira.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak