Vicomtech-IK4k “HDR UHDTVan, telebistaren etorkizuna HDaz haraindi” jardunaldia antolatu du

24.02.2015

Vicomtech-IK4k tarte dinamiko handiko irudietan nazioarteko adituak bilduko ditu Donostian martxoaren 2an, sektorean HDR (High Dynamic Range) bezala ezagutzen dena.

Gizakiaren begia egun erabiltzen diren irudien konpresio formatu edota pelikuletan azaltzen diren argiztapen diferentzia altuagoa duten xehetasunak bereizteko gai da. Vicomtech-IK4, Europako enpresa partzuergo batekin batera, gizakiaren begiaren gaitasun hori aprobetxa dezakeen teknologia baten garapenean datza, dela irudia dela bideoa, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko helburuarekin.

Teknologia hau irudiaren bereizmenaren handitzeaz eta 3D fenomenoaz haraindi doa, bideo formatuan errealismo askoz handiagoa lortzen utziko baitu –egun irudi finkoak besterik ezin ziren lortu.

Irudi baten alde argiagoak eta ilunagoak konbinatuz errealismo handiagoa lortzeko teknika multzoa da HDRa, honela orain arte ezkutuan gelditzen diren xehetasunak ikusi ahal izango direlarik. Alegia gizakiaren begiaren gaitasuna gehiengora aprobetxatzean datza esperientzia aberasgarriagoa eskaintzeko.

Jardunaldian HDRaren gakoetako bakoitza aztertuko da ekoizpen kate baten barruan, teknologia hau eusten duten konpresio algoritmo berrietan sakonduz.

Produkzio-etxe ezberdinetako ordezkari eta ikus-entzunezko sektoreko agenteez gain, ekitaldi honetan nazioarteko mailako ondorengo adituek parte hartuko dute:

  • Domenico Toffolli, SIM2 Multimedia SpAko sortzaile eta I+Geko zuzendaria. Enpresa hau bideo proiekzio sistemen diseinu, ekoizpen eta banaketan eta formatu handiko pantailetan liderrak dira.
  • Alan Chalmers, Warwick Unibertsitateko katedraduna da eta goHDR 2009ko sortzaile eta zuzendaria.
  • Harald Brendel, ARRIko Ikerkuntza eta Berrikuntza saileko arduraduna da, mundu mailan filmazio profesionalerako ekipamenduan liderra den enpresa alemaniarra da hau.

Informazio gehiago: http://hdrworkshop.vicomtech.org/program---es.html

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak