Vicomtech-IK4k IBC 2015 ekitaldian, irailaren 11tik 15era Amsterdamen, multimedia edukientzat pantaila anitzeko sistemak aurkeztuko ditu

11.09.2015

IBC-ko Future Zone-ek Vicomtech-IK4 aukeratu du FP7-ko MediaScape proiektuan garatzen ari den teknologia erakusteko.  Proiektuaren helburua web estandarrak garatzea da, multimedia zerbitzuak sortu, kudeatu eta banatzeko pantaila anitzeko eta erabiltzaile anitzeko soluzioekin. 

Mundu mailan IBC ekitaldirik garrantzitsuena da digital media eta ikuskizun industriarentzat eta Amsterdamen 5 egunetan 170 estatu baino gehiagoko 55.000  pertsona biltzen ditu.

Future Zone izeneko sailak mundu maileko ikerketa zentro eta unibertsitate nagusietako proiektu eta prototipoak biltzen ditu. Ondorioz, etorkizuneko teknologiaren ildo estrategikoak erakusten dituen erakustoki bat da.

BBC eta IRT, MediaScapeko kideek, EBU (European Broadcasting Union)-ren standean proiektuaren emaitzak azalduko dituzte. 

Informazio gehiago: http://mediascapeproject.eu/

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay