Vicomtech-IK4k Munduko Garraio-Sistema Adimendunen Kongresuan parte hartuko du Melbournen, Australia, datozen urriaren 10etik 14ra

15.09.2016

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Vicomtech-IK4k Melbournen ospatuko den 23. ITS World Congress-ean parte hartuko du urriaren 10a eta 14a bitartean.

Oraingoan Zentroa ERTICOk duen 2913 postuan egongo da INLANE proiektuaren baitan egindako garapenak aurkezteko. Proiektua Vicomtech-IK4k koordinatzen du eta Automozio eta Sistema bidezko Nabigazio sektoreetako enpresa eta zentro aitzindariek parte hartzen dute.

Honetaz gain, Zentroak lidertzen duen beste proiektu europar batek ere, Cloud-LSVAk, sesio berezia izango du proiektuaren helburuak eta momentura arte lortu diren emaitzak azaltzeko. Sesioa, “Exploiting cloud and big data technologies for ADAS and Digital Cartography”, urriaren 14ean 13:00etan izango da eta, besteak beste, Oihana Otaegui doktoreak, Garraio-Sistema Adimendunak eta Ingeniaritza saileko burua, eta Marcos Nieto doktoreak, ikertzaile nagusia, hitz egingo dute.

Vicomtech-IK4k, koordinatzen dituen bi proiektu europar hauei esker, paper nabarmena izango du munduko urteko Garraio-Sistema Adimendunen ekitaldi garrantzitsuenaren baitan.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay