Vicomtech Zentroak 5G teknologiak bizkortu ditu Euskadin H2020ri esker

25.02.2021

5G teknologiak ez daude telekomunikazioen munduarekin soilik lotuta; izan ere, eragin zuzena dute beste sektore batzuetan, hala nola osasunean, mugikortasunean eta industrian. Mundu konektatu batean bizi gara, eta, beraz, edozein sektoretan, 5G teknologia aplikatuek, datuak hobeto ustiatzera eta erabiltzera bideratuta daudenentzat, berebiziko garrantzia dute.

Azken deialdietako emaitzen faltan, Vicomtech Zentroak H2020ko 35 proiektutan baino gehiagotan parte hartu du; horietatik 9 zuzendu ditu, eta 16 milioi baino gehiagoko laguntza jaso du, euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sarea iraultzen duten teknologiak ikertzeko eta garatzeko. Nabarmentzekoak dira gidatze autonomoarekin eta mugikortasunarekin lotutako proiektuak, osasun-sektorearekin lotuta daudenak, industria-sektorearen aplikatzen direnak, segurtasun- eta zibersegurtasun-deialdietako proiektuak, bai eta sektore horietarako guztietarako 5G teknologiak garatzera bideratutakoak ere.

Gidatze autonomoaren eta datuen prozesamenduaren esparruan, lankidetza egonkorra eta estua lortu da Honda, Valeo, IBM, Toyota, TomTom, Intempora eta Intel bezalako nazioarteko bazkide garrantzitsuekin. Ildo horretan, Vicomtech Zentorak gidatutako VI-DAS proiektua nabarmentzen da. Proiektu horrek, bide-segurtasuna hobetzen lagundu du, gidatzen eta nabigatzen laguntzeko sistema pertsonalizatuak garatuz eta hedatuz, trafikoaren eszenaren ulermen orokorra kontuan hartuz eta gidariaren egoera orokorra ebaluatuz (fisikoa, emozionala, mentala). Proiektu hori Europako Batzordeak berak nabarmendu zuen

Osasunaren sektorean, DESIREE proiektua da, zalantzarik gabe, garrantzitsuenetako bat. Vicomtech Zentroak ere koordinatuta, Onkologikoak beste enpresa eta tokiko kolaboratzaile batzuen artean parte hartu zuen lehen proiektua izan zen, baita nazioartean nabarmena duten beste bazkide batzuk ere, INSERM-LIMICS eta Houston Methodist Research Institute, AEBkoak. DESIREE proiektuak bularreko minbiziari buruzko informazioa erabakitzeko eta kudeatzeko euskarri-sistema bat garatu zuen, Adimen Artifizialean oinarritua.

Segurtasunaren sektorean, Vicomtech Zentroak erreferentziazko hainbat enpresarekin lan egin du, eta hainbat herrialdetako polizia-kidegoekin koordinatu ditu ikerketen emaitzak. Ekarpen nagusia lankidetza-sistema estuagoa da, teknologien baterako sorkuntzarako edo diseinurako eredu berri bat sortzen duten erakunde erlazionatu guztien artean. Lankidetza horren adibide dira ASGARD eta RESPOND-A proiektuak, berriki hasi direnak, besteak beste.

5Gri dagokionez, hainbat proiektu nabarmendu dira, eta guztiak teknologia horiek bultzatzeko estrategia baten parte dira (CogNet, 5G MOBIX, 5G META, 5G LOGINNOV, etab.). Europako Batzordearen H2020 Programak teknologia horien aldeko apustua egin du aurreko VII. Esparru Programan hauteman zen beharraren ondorioz. Programa horrek hardwarearen garapena lagunduko zuten software-aplikazioak garatzen zituen, eta dagoeneko 5G inguru garatzen ari zen. Vicomtech aitzindaria izan zen arlo horretan, eta 2014an apustu sendoa egin zuen teknologia horien alde.

Garrantzi handiko nazioarteko proiektuen partaidetzan eta lidergoan esperientzia handia izateak eta aurreko programetan ehundutako kontaktuek Vicomtech hurrengo Horizon Europe programako deialdietan euskal enpresei laguntzeko zentro eragile gisa kokatzen dute. Lehen deialdiak apirilean irekitzea aurreikusten den programa honetan, garrantzi handiagoa izango dute eskualde-mailako lankidetzek, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko aktiboak lortzea bultzatuko da, bai eta lortutako ikerketa-emaitzen transferentzia ere.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak