Vicomtech Zentroak Europako Mugikortasunaren Astea babesten du

19.09.2022

Europako Mugikortasun Astea kanpaina bat da, arduradun politikoak eta herritarrak sentsibilizatzera bideratua, auto tradizionalaren erabilera irrazionalak -konbustiio-motorrarekin- hirian dituen ondorio kaltegarriei buruz, bai osasun publikoan, bai ingurumenean. Ekimen honen helburua garraiobide iraunkorragoak sustatzea da, hala nola garraio publikoa, bizikleta eta oinezko joan-etorriak.

Europako Batzordeak 2022rako aukeratu duen leloa Konexio hobeak dira. XXII. edizioan, Mugikortasunaren Europako Asteak portaera-aldaketa sustatu nahi du mugikortasun aktiboaren, garraio publikoaren eta beste garraio-irtenbide garbi eta adimendun batzuen alde, hala nola mugikortasun elektrikoaren alde.

Vicomtech Zentorak urteak daramatza mugikortasun-modu jasangarrienei lotutako zerbitzuen sorrera eta hedapena gaitzen duten teknologiak ezartzen, hala nola mugikortasun partekatua, mikromobikortasuna eta elektromugikortasuna, bai eta azken miliako logistika optimizatzeko zerbitzu berrien hedapena ere.

Teknologia horien aplikazioaren adibideetako bat Mugikortasuna 2030 proiektua da. CDTI Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak finantzatzen duena. Poriektu horreta, Vicomtech Zentroak Iberdrolarekin elkarlanean dihardu bateriaren autonomiaren aurreikuspenean, zenbatespen hori ibilbide zehatzeko faktore berezituetan oinarrituta.

Proiektuan egindako lanaren helburua da bateriaren estimazio askoz ere zehatzagoa eskaintzea, egun dauden tresnek eskaintzen dutena baino. Estimazio horretatik abiatuta, bateriaren autonomia babesteko gomendioak egingo zaizkio gidariari, eta ibilbidean zehar aurreikusitako bidean abisuak edo aldaketak agertuko dira. Horrekin guztiarekin, aurrera egin nahi da ibilgailu elektrikoak gidatzeak gidariei oraindik eragiten dien ziurgabetasuna murrizten, eta, horrela, gure bideetan sartzea bultzatzen.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak