Vicomtech Zentroak mugikortasun plana aurkeztu du, pertsonen joan-etorri seguru, eraginkor eta jasangarriak sustatzeko

04.11.2022

Vicomtech Zentroak duela gutxi aurkeztu die mugikortasun-plana zentroa osatzen duten pertsona guztiei, kudeaketa aurreratuarekin, jasangarritasunarekin eta indarrean dagoen araudiarekin duen konpromisoaren ildotik.

Mugikortasun Batzordeak egindako planean, plantillako pertsonak beren lanpostura modu seguru, eraginkor eta iraunkorrean lekualdatzeko jarduera multzo bat sustatzearen aldeko apustu irmoa agerian jartzen da. Lan-arrazoiengatiko joan-etorrien ondoriozko arriskuak prebenitzea du helburu, bai in itinere egiten diren joan-etorrien ondoriozkoak, bai lanpostu bakoitza betetzeko arrazoi desberdinengatik lanaldian egiten direnen ondoriozkoak, eta garraiobide iraunkorragoetarako aldaketa sustatzea, hala nola bizikleta, garraio publikoa edo oinez ibiltzea.

Vicomtech-eko Mugikortasun Plana bat dator UNESCOren garapen iraunkorreko helburuekin, zehazki, honako hauekin: osasuna eta ongizatea, energia eskuragarria eta ez kutsagarria, industria, berrikuntza eta azpiegiturak, hiri eta komunitate jasangarriak eta klimaren aldeko ekintza. Gainera, zentroaren konpromisoaren eta errespetuaren balioekin bat egiten du.

Vicomtech-eko Mugikortasun Batzordeak diagnostiko sakona egin du planaren abiapuntu gisa. Horretarako, hiru ardatz landu ditu: lantokietarako mugikortasunaren diagnostikoa, ezbehar-tasaren diagnostikoa eta lan-ordutegiko joan-etorrien diagnostikoa.

Diagnostiko horri esker, plana egin ahal izan da, eta hiru helburu nagusi ditu, bakoitza bere ekintzekin: mugikortasun iraunkorraren kultura sustatzea, joan-etorrietako segurtasuna eta jasangarritasuna, eta ingurune seguruagoa eta iraunkorragoa sortzea.

Mugikortasun Iraunkorreko Planaren jarduerak urtero berrikusiko dira, eta ezarritako neurrien betetze-mailaren ebaluazio objektiboa egingo da. Horrela, urte bakoitzean helburuen betetze-maila zehaztu ahal izango da eta hobekuntzak ezarri ahal izango dira.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak