Gidatze-sistema adimenduna bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteentzat-eCardioSurf

eCardioSurf

Gidatze-sistema adimenduna bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteentzat-eCardioSurf

Gaixotasun kardiobaskularrek eragin handia dute herritarrengan. Zehazki, bihotz-gutxiegitasuna da prebalentzia handiena duen gaixotasun kardiobaskularretako bat, biztanleriaren zahartzearen ondorioz.

BG lotuta dago bizi-itxaropen txikiagoarekin, bizi-kalitatearen narriadurarekin eta desoreken ondorioz behin eta berriz ospitaleratzearekin. Herrialde garatuetako ospitaleratzeen kausa ohikoena da, eta kostu ekonomiko handiak sortzen ditu osasun-zerbitzuetarako. Pazienteak eta/edo zaintzaileak telemonitorizatzea eta gidatzea etorkizun handiko tresna da; izan ere, pazienteei eta/edo zaintzaileei aukera ematen die gaixotasuna modu aktiboagoan kudeatzeko, eta osasun-profesionalei aukera ematen die garaiz esku hartzeko ezegonkortasun-zantzuak agertzen direnean, errepikatze-ospitaleratzeak edo "berriz ospitaleratzeak" saihestuz.

ECardioSurf proiektuaren helburu nagusia osasun arloko profesionalarentzat eta BG duen gaixoarentzat eta haren zaintzaileentzat sistema integral bat garatzea da. Alde batetik, sistemak aukera ematen dio osasun-profesionalari (kardiologoa) BG duen pazientearen jarraipena egiteko ikuspegi orokorra eta arina izateko, BG duen pazientearen jarraipena egiteko beharrezkoa den informazio guztiarekin, modu integratuan, bisualean eta ebolutiboan, arrisku handieneko une puntualetan eta gaixotasunaren fase desberdinetan. Bestalde, eCardioSurfek paziente eta zaintzaileari paziente bakoitzaren beharrizan pertsonaletara egokitutako gida-sistema bat izateko aukera ematen die; hala, zaintzari eta ohitura osasungarriei buruzko beharrezko informazio guztia emateaz gain, une bakoitzean erabakirik egokienak hartzeko euskarria ere ematen die, gerta daitezkeen deskonpentsazioei aurrea hartu ahal izateko.

Vicomtechen zeregina izan da enpresei euskarria ematea sistemaren garapenean, eta haien esku utzi du deskonpentsazio-arriskua aurreikusteko eredu bat, machine learning tekniketan oinarritua. Horren bidez, jarduketa-planak edo gomendioak zehazten dira, bai alderdi klinikoarentzat, bai paziente eta/edo zaintzaileentzat.

Elkarlanean aritu gara Ideable Solutions | Transformación Digital | Consultoría Software, Basurtuko Ospitaleko Kardiologia Unitatea, Biocruces Bizkaia Instituto Investigación Sanitaria/Osasun Ikerketa Institutua, Balidea eta STT INGENIERIA y sistemas SL erakundeekin, Hazitek deialdiaren eta SPRI taldearen esparruan.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak