Ibilgailu autonomoetarako gidarien eta bidaiarien monitorizazioari aplikatutako adimen artifizialeko ikertzailea
- Donostia / San Sebastián
- Bilbao
Investigador/a en Inteligencia Artificial aplicada a la Monitorización de Conductores y Pasajeros para Vehículos Autónomos
Sistema Konektatu, Kooperatibo eta Autonomoen Saila adimen artifizialeko teknologien ikerketa aplikatura, datuen prozesamendura eta komunikazioetara bideratuta dago, gidatze autonomoko teknologietan aplikatzeko. Sailak ibilgailu autonomoak, robotak, simulagailuak eta zenbaketa-zerbitzariak ditu, ikertzaileek berrikuntza aplikatuak egiteko prestaziorik onenak izan ditzaten.
Ikerketa aplikaturako bokazioa duen eta esperientzia zientifiko-teknologiko frogatua duen ikertzaile bat bilatzen dugu, "Explainable On-board Multi-sensor Perception" lerroan parte hartzeko, irudi-datuen, puntu-hodeien eta beste sentsore batzuen gainean adimen artifiziala aplikatzera bideratua.
Zehazki, ikertzaile bat bilatzen dugu Gidarien eta Bidaiarien Monitorizazioari buruzko garapenetan laguntzeko (Driver/Occupant Monitoring Systems), automobilgintzaren sektoreko Europako ikerketa-proiektuen aterkian.
Hautagaia talde gazte eta motibatu batean sartuko litzateke, ingurune teknologiko altu batean, puntako ikerketa-proiektu europarren testuinguruan, Sistema Konektatu, Kooperatibo eta Autonomoen departamentuan, non profesionalki hazteko lan egin eta ikasi ahal izango duen.
Hautagaiek izan behar dute:
- Formakuntza: Ahal dela, adimen artifizialarekin, automobilgintzarekin eta abarrekin lotutako gaietan masterra eginda..
- Profil teknikoa/teknologikoa: irudi-datuen, puntu-hodeien eta bestelako sentsoreen gaineko adimen artifiziala.
- Hizkuntzak: Ingelesa, Gaztelania
- Hautagaiak taldean lan egiteko gaitasuna, malgutasuna, etengabeko ikaskuntza, proaktibitatea eta konpromisoa erakutsi beharko ditu.
Kontuan hartzen dugu:
- Teknologiarekiko pasioa eta automobilgintzarekiko eta adimen artifizialeko teknologien aplikazioarekiko interesa.
Ondorengoa eskaintzen dugu:
- Nazioartean Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interaction arloan punta-puntako zentro dinamiko, berritzaile batean sartzea, Donostian eta Bilbon dauden lantokiekin.
- Abangoardiako teknologia duten nazioko eta nazioarteko ikerketa- eta garapen-proiektu erakargarriak.
- Diziplina anitzeko lantaldea Connected and Cooperative Automated System departamentuaren barruan.
- Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
- Karrera egiteko eta aurrera egiteko aukerak.
- Lana eta familia uztartzeko politikak.
- Lan-aukeren berdintasuna.
Identifikatuta sentitzen bazara, animatu zure CVa bidaltzera