Artikulu hoberenarentzat saria irailaren 11 eta 12an Kyoton ospatutako Medikuntza Berrikuntza eta Ongizateari buruzko Nazioarteko Hitzaldian

23.09.2015

Eider Sánchez-ek, Vicomtech-IK4-eko doktore eta ikertzaileak, artikulu hoberenarentzat saria jaso du irailaren 11 eta 12an Kyoton ospatutako Medikuntza Berrikuntza eta Ongizateari buruzko 3. Nazioarteko Hitzaldian. "Historia kliniko elektronikoa zerbitzu sistemetan sartzen erabaki klinikoak hartzeko"  Eider Sánchez eta Carlos Toro doktoreek (Vicomtech-IK4)   Manuel Graña profesorearekin (Grupo de Inteligencia Computacional, UPV) batera egindako lana, historia klinikoaren sistemen bigarren erabilera batean datza eta hauen ezagutza inplizituaren berrerabilera proposatzen du, horrela gaixotasun baten mekanismoei eta tratamenduen eraginkortasunaren ebaluazioari buruz ezagutzaren hobekuntza lortuaz. Gaixoen historia klinikoan gordetako erregistroek inplizituki medikuek hartutako erabaki ezberdinak azaltzen dituzte eta hauen testuingurua (erabakiak hartzeko jarraitutako irizpideak, kontuan hartutako gaixoaren parametroak, emandako tratamenduen efektua). Ikerketa lan honetan, egileek historia kliniko elektronikoaren sistemen erabilera ahalbidetzen duen metodologia azaltzen dute, ez bakarrik data-edukiontzi bezala, baizik eta ezagutza klinikoaren gordailu bezala ere. Historia klinikoaren ezagutza ateratzeko arkitektura bat proposatzen dute, eta ezagutza horrekin, erabaki klinikoetarako sistemak elikatzeko metodologia bat ere. Hau guztia, klinikoen, medikuntza-kudeatzaileen eta medikuntza-ikertzaileen erabaki hartze prozesuarentzat mesedegarri izango da.

Kyoton ospatutako Nazioarteko Hitzaldi honen 3. edizioak, nazioarte mailako medikuntza arloko hainbat ikertzaile, ingeniari, kudeatzaile, ikasle eta ordezkari bildu ditu. Hitzaldiaren helburua medikuntza, kirurgia, ongizate eta biztanleriaren zahartzeari berrikuntza eta ezagutzaren trukea nola aplikatu daitekeen izan da. 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay