Adimen Artifizialaren eta Datu-Ekonomiaren garai honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da sektore askoren eraldaketa digitaleko erronkei sistema-ikuspegiarekin eta irtenbide-ikuspegiarekin heltzeko aukera emango duten plataforma digitalen garrantzia azpimarratzea. Estandarizazioa, integrazioa, moldakortasuna eta modularitatea ezinbesteko alderdiak dira bai Plataforma Digitaletan, bai Datu-Espazioetan.

Bestalde, argi dago zibersegurtasuna lehentasunezko elementua dela edozein irtenbidetan eta aplikazio-sektore guztietan: Eraldaketa Digitalak zibersegurtasuna diseinu-fase beretik elementu integrala izatea eskatzen du (cybersecurity by design). Zibersegurtasunak eta Segurtasun Digitalak ez dute soilik dimentsio digitala ukitzen, baizik eta errealitate fisikoa ere, adibidez ziberkrimenaren ikerketan, Industria 4.0/5.0-rako irtenbide ziberseguruetan, garraio konektatu eta autonomoan, azpiegitura kritikoetan edo sistema korporatiboetan, besteak beste.

Cross-Cutting Technologies by Vicomtech

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak