NDT teknologiak: Egungo egoera eta aukerak epe motzean. Azaroaren 10ean Donostian

28.10.2016

IK4k euskal enpresei saiakuntza ez-suntsitzaileetan eman diren aurrera pausoak aurkeztuko die datorren azaroaren 10ean CEIT-IK4k Ibaetan duen egoitzan. Vicomtech bertan izango da “Abiadura handiko berreraikitze eta 3D analisi metodoak ikuskatze dimentsionalarentzat fabrikazio inguruetan” aurkezpenarekin.

Helburua

Arrakasta kasuak aurkeztea eta produktuen kalitate parametroen egokitasuna bermatu eta enpresan ezartzeko beharrezkoak diren teknologiei buruz aritzea.

Bezeroen eskaera aldakor eta anitzetara egokitzeko beharra geroz eta handiago den honetan, NDT-ak (saiakuntza ez-suntsitzaileak) arriskuak murriztu, ekoizpenaren eraginkortasuna handitu eta eskaera berriei modu arin eta seguruan erantzuten lagunduko diguten tresnak dira.

NDT-en inguruan

Behar industrialak geroz eta zorrotzagoak dira ekoizten diren produktuen pertsonalizazio, baita hauen kalitate eta trazabilitateari dagokionean ere, gastuen murrizpena eta ekoizte epeei dagokionean. Zentzu honetan, “Zero DefectManufacturing” kontzeptua ezartzen ari da eta “ekoizpen aurreratua” deritzogunaren barruan dagoen ildoetako bat da.

Saiakuntza ez-suntsitzaileak (ingelesez NDT) oso azkar ari da garatzen: egunero teknologia berriak gehitzen joaten dira (eta aurretik erabiltzen direnak ahalmen eta aplikazio berriak garatzen doaz).

Produktu batek bezeroak ezartzen dituen eskaera guztiak betetzen dituela bermatzea, era fidagarri eta egiaztatzeko moduan, eta ahal bada, jarraian eta denbora errealean banaka ekoizpenaren %100erako, lagina baztertzea ekidingo du baita honek dakarrena ere: elementua edo lotearen kalitatea balidatzen duen analisi baten emaitzaren zain egotea edota ekoiztea eta laginak akatsa dagoela erakustea eta lote guztia atzera bota behar izatea. Kostuan eta denboran dakarren aurrezpenaz gain, NDTa ezartzeak bezeroaren aurrean ospea da, akastun materialen emate eta itzultzeak saihesten baitira.

Doako jardunaldia. Informazio gehiago eta izen-emateak

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak