Vicomtech-IK4-k eta Eureka Zientzia Museoa-k ikasleei teknologia gerturatzeko eta ikasketa teknikoak sustatzeko jardunaldia antolatu dute

31.05.2016

Deutsche Schule, San Alberto Magno eta Santa Teresa ikastetxeetako 3. DBH-ko 90 ikaslek Errealitate Areagotuko, 3D Berreraiketa eta Konputazio Emozionalaren teknologiak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Vicomtech-IK4-k eta Eureka Zientzia Museoak batera saio hau antolatu dute. Bertan, Zentro Teknologikoko hiru ikertzailek, gaur egun dauden aplikazioak eta etorkizunean teknologia hauek sektore ezberdinetan duten potentziala azaldu dituzte.

Gainera, ikasleek C-Space Proiektu Europarrean garatutako plataformarekin sortutako joko batean parte hartu dute. Honela, Museoko lorategian aurkitzen diren Gipuzkoako eraikuntza ospetsuen 3D berreraiketa egiteko aukera izan dute.

Ekimen mota hauek gazteek bere inguruko I+G-eko ekintzak gertutik ezagutzera laguntzen dute eta teknologiarekiko eta ikasketa teknikoekiko interesa sustatzen dute.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay