05.12.2011

Vicomtech-IK4k Open URC Aliantzaren sorkuntzan parte hartu du. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da hau eta berezko teknologia eta estandarrak garatu eta bultzatzea du helburu Informazioaren Gizartea denon esku egon dadin, gailu elektriko eta elektronikoek dakartzaten hesiak puskatuz.
Aliantzaren helburua erabiltzaile guztiak integratzea da, bereziki ezagutza teknikoak edota aniztasun funtzionala dutenak, Sarbide Unibertsala bermatuz. Horretarako Open URC Elkarteak estandar eta teknologiak garatzen ari da pertsonek prestatutako eta egokitutako Urrutiko Kontsola Unibertsalak (urrutiko aginteak) izan ditzaten. Gainera gailuak ulerterrazak izan daitezen eramango duten zigilua ere sortuko da.
Ofizialki Saarbrückenen (Alemanian) sortu da Open URC Aliantza eta Vicomtech-IK4 kide fundatzailea da. Interesa duen edozein erakundek (enpresa, instituzio publiko edota ikerketa erakundeek) parte hartu dezake Alintzan. Europar Batasunaren oniritzia dauka Aliantzak eta e-Inklusioaren eremuko europar ikerkuntza proiektu ezberdinen emaitza bezala sortu da (I2HOME, VITAL, BRAINABLE eta beste).
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay