Bidai sektoreko elkarrizketa-laguntzaileetarako Q&A eta Lifelong Learning hibridatzeko sistema berritzaile baten ikerketa eta garapena.
EROSKVIA
Iraupena:
01.04.2022 - 31.12.2024
Turismo sektoreak azken urteetan aldaketa ugari jasan ditu, horietako asko azken minutukoak izan dira, osasun-krisiak eragindako murrizketak edo araudi berrien ondorioz. Honek oso zaila egin die bidaia-agentziei, eta bereziki aholkulariei, eskuragarri dagoen informazio barneko eta kanpoko guztia eskuratzea, bezeroei erantzun azkarrak eta kalitatezkoak eskaintzeko. Horren testuingurutik sortu da EROSKVIA proiektua.
Proiektu honen bitartez, EROSKI eta euskal enpresa BATURA elkarlanean, WhatsApp sare sozialarekin integratutako “backoffice” informazio-plataforma berritzaile baten ikerketa eta garapena egitea du helburu, bezeroari eskaintzen zaion informazio-zerbitzua hobetzeko. I+G proiektu honen helburua da soluzio nahiko heldua garatzea, banaketa baino lehen ingurune erreal batean balioztatu ahal izateko.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


