Erabakia laguntza-sistema onkologia medikoan
ONKO
Iraupena:
01.05.2016 - 31.12.2018
Gaixotasun onkologikoek intzidentzia handia dauka biztanleriarengan. Azken urteotan onkologia medikuaren praktikak aurrera egin du pazienteen pronostikoa hobetu duten tratamendu berri eta teknologiei esker. Hala ere, biztanleriaren zahartzeak, zenbait arrisku faktorek eta geroz eta detekzio goiztiarragoak ez dute kasuen zenbaki totala murriztea; baita minbizi mota batzuetan ere gora egin dutelarik. Honela, asistentzia-presioek gora egin dute baliabide berdinak edo gutxiagorekin, askotan baldintza ekonomikoak direla eta.
Onkologo batek gaixotasunaren eboluzioaren inguruko jarraipen informazioa lau kategoriatan sailkatu daiteke: informazio diagnostikoa, tratamenduaren informazioa, gaixotasunaren sintomak eta tratamenduaren efektu toxikologikoak. Onkologoak informazioa diagnostikoa eskuratu dezake eta tratamenduarena ondo ezagutzen du baldin eta bere ospitalean jarraitu baden, beti ere informazio iturri ezberdinetatik eta kasuaren ikuspegi osoa gabe. Hala ere, sintomen eta toxikologiaren inguruko informazioa osatugabea eta partziala izango da eta pazientearen lekukoan, denbora luzean zehar, oinarrituko da. Tratamendua etxean jarraitzen den kasuetan ere ez dago tratamenduarekiko atxikidura informaziorik. Hau guztia asistentzia-presio handia eta kasuen konplexutasun eta aldakortasunari gehituta, onkologia medikua zaila gerta dadila dakar zenbait kasutan, merkatuan behar honi erantzun eraginkorra ematen dieten produktuak ez daudelako.
Proiektu honek ONKO izeneko aplikagarri bat garatu nahi du, onkologoari paziente onkologikoaren jarraipenerako ikuspegi orokorra eta bizia izateko aukera emango dio, beharrezkoa den informazio guztia eskura duela jarraipena egiteko tratamenduaren ziklo ezberdinetan zehar. Ikuspuntu klinikoaren helburua erabakiak hartzerakoan informazio osoago eta eskuragarriagoarekin, kasu bakoitzean eraginkortasuna eta toxikotasunaren balantzea modu errazago eta fidagarriagoan baloratuz. Paziente bakoitzarentzako tratamendu egokiena ez dago gida klinikoen onartutako edo gomendatutako terapien baitan bakarrik, neurri handi batean paziente bakoitzaren berariazko egoera edo ezaugarriek zuzenduta baizik (gaixotze-tasa, toxikotasuna eta bizi-kalitatearen arteko balantzea, pazienteak jasotako onurak,…). Aipatutako lau kategoria hauen balorazioak eta pazientearekiko gertuko interakzioak erabakiak elkarrekin hartzeko ikaragarri lagundu dezakete. Horretarako, irudien froga diagnostikoen eboluzioari buruzko informazioa gehituko da, pazientearen harretan eta tratamenduaren jarraipenerako modu argiagoan aurkeztuz. Gainera, gaixotasunaren sintomen eboluzioaren, efektu toxikologikoen eta atxikitzearen jarraipenerako tresna bat izango du app batean oinarritzen dena. Tresna honek pazienteari jarraipen hobeagoa egitea ahal egingo du eta pazienteak harrera hobeagoa jasoko du, sistemaren ardatz zentrala bihurtuko duelarik.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.