Erabilera anitzeko ezagutza-kudeaketarako ingurunea, erabakiak hartzeko laguntza-sistema adimendunen garapenerako

SASD

Iraupena:

02.08.2010 - 01.03.2015

Teknologiak:

Computer Vision

Aurrekariak eta helburuak: 2002az geroztik, Europako eta Australiako lau zientzialari-talde elkarlanean aritu dira erabakiak hartzeko laguntza-sistemak ikertzeko eta garatzeko. Gure xedea da Australian garatu duten esperientzian oinarritutako ezagutza-adierazpide zehatza hartzea eta Europako taldeek ikertu dituzten ezagutza lortzeko ereduekin eta hurbilketekin uztartzea, ezagutza-kudeaketa adimendunerako hurbilketa berritzaileagoa, aurreratuagoa eta osatuagoa sortzeko. Argi dago ezagutzan oinarritutako gizarte batean, horrelako ikerketak eta garapenak beharrezkoak direla.
 

Gure ikuspegia eta proposamena: Gure ikerketaren helburua lortzeko lankidetza-ahaleginak mantentzeko asmoz, aurreikusten dugu lau taldeek garatutako kasu indibidualak balioztatu eta batu behar direla: Domeinu anitzeko ezagutza-egituretarako erabaki DNA eta fidagarritasun teknologikoko aplikazioa (Newcastle, Australia), Ingeniaritza birtualeko aplikazioen areagotze semantikoa (Vicomtech, Espainia), Enpresa ertainentzako eta txikientzako IT proiektuen eredu adimenduneko hurbilketak (GUT, Polonia), Ezagutzan oinarritutako ereduak hipoteka-merkaturako baldintza ekonomiko aldakorretan (GUT, Polonia).
Horiek guztiak bateratzeko, kasu horien ikerketan eta garapenean lan egiten duten ikertzaileen arteko trukea proposatzen dugu, ondo planeatutakoa eta iraunkorra.
 

Aurreikusitako emaitzak: Proposatutako trukea oso lagungarria izango litzateke puntu honetan beharrezkoa den lankidetzarako, eta ikertzaileak beste taldeek garatutako ikerketa-inguruneetan txertatzearekin nahikoa litzateke. Egungo elkarlana mezu elektronikoetan eta telekonferentziatan oinarritzen da, eta jada ez da nahikoa. Lankidetza-maila handiago batek banakoen ahaleginak bateratuko lituzke, erabilera anitzeko ezagutza-kudeaketarako plataforma adimenduna sortzeko, ekonomia globalak behar duen bezala.

Azpieremua: Marie Curie Nazioarteko Ikertzaileen Truke Programa

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak