Itzulpen Automatiko Guztiz Egokitua Datu Heterogeneoen Ustiapenean Oinarritua

AdapTA

Iraupena:

01.09.2015 - 31.12.2017

Interneten hazkunde, hiperglobalizazio eta merkatu eleaniztunen beharren hazkundea dela medio, itzulpen zerbitzuen industria itzulpen eskaera berriei erantzun egokia emateko buru-belarri ari da lanean. Ildo honetatik jarraituz, itzulpen automatikoak irtenbideak ematen ditu hainbat hizkuntzetarako itzulpen azkarrak behar diren kasuetarako. Gaur egun arte, hizkuntza zerbitzuen hornitzaileek hizkuntza teknologiaren esparruan emandako aurrerapenez nola baliatu asmatu dute itzulpen automatikoan oinarritutako estrategiak diseinatuz.

Ikuspegi hauek metodo estatistikoak erabiltzen dituzten itzulpen automatikoan oinarritzen dira. Teknika hauei esker, testu edukiak abiapuntutzat edukita itzulpen sistemak garatu daitezke. Testu edukiak domeinu publikokoak izan daitezke eta baita erabiltzaileen datu propioak ere (adibidez, lehenagoko itzulpenak biltzen dituzten itzulpen memoriak), horrela, itzulpen automatikoa erabiltzaileen datuetara egokitu daiteke. Izan ere, domeinu mugatuetan, itzulpen sistema egokituek lortzen dituzten emaitzak itzulpen sistema zabalek lortzen dituztenak baino zehatzagoak dira.

Ikuspegi honen barne, domeinuko datuen ustiapenak tresna askoren erabilpena eskatzen datu-motek, tamaina ezberdinek eta informazio iturriek suposatzen duten heterogeneotasunaren aurrean. Gainera, datu guztiak modu eraginkorrenean erabili ahal izateko, beharrezko informazioa identifikatu eta erauzi behar da.

AdapTA proiektuaren helburu nagusia internet eta erabiltzaileen informazio sistemak bezalako datu iturri heterogeneoen ustiapenari esker itzulpen automatiko guztiz egokituan oinarritutako zerbitzuak emateko gai den software informatiko bat garatzea da. Proiektu honetan barne, itzulpen estatistikorako modeloetan erabiliko diren domeinuko datuen aukeraketa, garbiketa eta integrazioa ahalbidetzen duten metodo optimoen garapen eta integrazioa egingo da, eta baita kalitateari eta erabilgarritasunari begira sistema egokituek suposatzen dituzten onuren ebaluazioa.

Proiektu honek subentzioa jaso du Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Konpetitibitateko Ministeriotik. Programa honek UEko kofinantziaketa jaso du, garapen teknologikoa,berrikuntza eta kalitatezko ikerketa bultzatzeko helburua duelarik.

 

Mineco Mineco
Feder Feder

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay