SATelite bidez gidatutako TAXI aplikazio berria

Taxisat

Iraupena:

01.01.2012 - 31.12.2014

Taxisat FP7 Galileo.2011.1.7-1-ren barruan dagoen elkarlaneko proiektua da.

Dagoeneko badaude automatikoak eta gidari gabe ibiltzen diren autoak, kolpeak ekiditeko gailuak dituztelarik, guztiz seguruak diren mugimenduak egitea ahalbidetzen dietelarik. Hala ere, sistema hauen gehiengoak trenbide, beira-zuntz edota zuntz magnetikoek gidatzen dituzte.

TAXISAT proiektuaren helburua gidari gabeko GNSS eta SLAM robotikoan oinarritutako taxi aplikazioa garatzea da, merkea, segurua eta oso fidagarria dena toki pribatu mugatuetan, bere konfigurazio topografikoak zeintzuk diren kontuan hartu gabe.

Imajinatu gidari gabeko ibilgailu automatizatu batek zu jaso eta nahi duzun tokira eramatea, 5 km2ko eremu mugatu baten barruan, hiri-garraio txartel arrunt baten prezioan.

Gure ikuspuntutik, baita azken 5 urteetan egindako azterketek ere, honelako garraio pertsonal, baita publikoa ere, etorkizuneko hiri eremuetako mugikortasun beharrak beteko dituen irtenbide hoberenetzat hartzen da.

Izan ere, honelako taxi zerbitzuak martxan jarriko balira eta gainera fidagarri eta merkeak izango balira, autoa etxean uztea errezagoa izango litzateke. Autoak ez aktibotzat hartu genitzake, hau da eguneko denbora gehiena aparkatuta ematen baitute eta oso eraginkorrak ez direlako puntako orduko auto-ilarengatik motel doazenean.

Gainera gidaririk gabeko taxi zerbitzuak ezartzea hirietako auto pertsonalak gutxitzea eragingo luke. Ondorioz, honek kutsadura maila jaitsiko luke, baita auto kopurua gutxitu, aparkatzeko lekuen hobetzea eta, orokorrean, hirietako bizi kalitatearekin lotutako giza onura handiagoak eragingo lituzke.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay