Komunikabide Digitalak eta Komunikazioak
Erdi sektoreko enpresei laguntzen diegu denbora errealeko multimedia soluzio konplexuak eraikitzen, adimendunak, interaktiboak eta murgiltzaileak izan daitezen, edukiarekin interakzioan aritzeko eta sortzen duen informazioa ustiatzeko modu berriak irekiz.
Soluzio horien funtsezko hiru geruzatan ematen dugu balioa:
- Zerbitzu-geruza eta elkarreragina: multimedia-edukiari buruzko erabiltzaile-esperientzia berriak eta murgiltzaileak.
- Multimedia-banaketaren geruza: audio-, bideo- eta datu-fluxuen kudeaketa eta banaketa eraginkorra.
- Komunikazioen geruza: sare adimendunen programazioa, latentzia txikia, fidagarritasun handia eta sare osoan zehar konputazio malgu eta optimoa eskain dezaketenak, aurreko guztia ahalbidetuz.
Arrakasta-kasu
Zure enpresari ere lagun diezaiokegu.
Arrakasta-kasu
Zure enpresari ere lagun diezaiokegu.
Arrakasta-kasu
Zure enpresari ere lagun diezaiokegu.
Kolaborazio sektorialak
Basque Artificial Intelligence Center
Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa, gure historiako erronka teknologiko eta sozial handienetako bati aurre egiteko sortu zena, Euskadin adimen artifiziala sustatzeko lankidetza publiko-pribatuko gune batekin.
Networked Electronic Media
It was established as one of the European Technology Platform, aiming at fostering the convergence between consumer electronics, broadcasting and telecoms in order to develop the emerging business sector of networked and electronic media.
SERNAUTO
Automobilgintzako Hornitzaileen Espainiako Elkarteak helburutzat du sektoreko bozeramaile eta erreferentziazko solaskide izatea, baita bazkide dituen enpresa mota guztiak elkartzeko eta sarean lan egiteko gune bat ere.
META - NET
META-NET, 34 herrialdetako 60 zentrok osatutako Bikaintasun Sarea, Europako hizkuntza anitzeko Informazio Sarearen oinarri teknologikoak ezartzen dituena. META-NET META eraikitzen ari da, hau da, Europako Hizkuntza Anitzeko Aliantza Teknologikoa.
LT - INNOVATE
LT-Innovate, Hizkuntzaren Teknologiaren Industriaren elkartea da. Mundua adimenduna, eleaniztuna eta interaktiboa izatea eragiten du Hizkuntzaren teknologiak.
AMETIC
AMETIC elkarteko I+G+B unitateko zuzendaritza-batzordeko kide gara. AMETIC Elektronikako, Informazioaren Teknologiako, Telekomunikazioetako eta Eduki Digitaletako Enpresen Elkartea da, eta 5.000 enpresa baino gehiago ditu bazkide.
TIC BIOMED
Ticbiomed nazioan nahiz Europan osasun digitala sustatzen duen enpresa elkarte bat da. Berrikuntza irekian oinarritutako hitzarmenak bideratzen ditugu ekosistemako eragileen artean.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


