ERP kudeaketa informatikaria
Informático/a de Gestión de ERP
Kudeaketa Integraleko taldeko kide izango den eta informatika taldean sartzeko interesa duen pertsona baten bila gabiltza, prozesuetarako euskarri diren tresnak garatuz (barne-garapeneko ERP, garatzen ari den ERP berria eta beste tresna batzuk). kudeaketako gaitasun analitikoa eta bezeroekin (barnekoak zein kanpokoak) eta ikertzaileekin harremanak izateko gaitasuna garatzeko aukera emango dizun ikerkuntza zentro batean hasteko aukera izango duzu.
Hautagaiek izan behar dute:
- Prestakuntza: informatika Ingeniaritza edo informatikako prestakuntza teknikoa.
- Datubaseak: SQLren ezagutzak
- Web programazioa: PHP Javascript/JQuery (AJAX)
- XML eta JSON datuegiturak maneiatzea
- GIT garapen-fluxuak
- Hizkuntzak: ingeles eta euskara-maila altua (dokumentazioa ulertzeko eta idazteko mailan).
Kontuan hartzen dugu:
- “ASP” programazioa
- SQL Server datubasea
Ondorengoa eskaintzen dugu:
- Zentro dinamiko, berritzaile eta puntapuntako batean sartzea Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interactionen esparruan, Donostian lantokiak dituen nazioarteko mailan.
- Diziplina anitzeko lantaldea.
- Askatasun sortzailea, zentroaren kudeaketaprozedurekin bat datozen ikerketak egiterakoan.
- Garapen pertsonala, prestakuntza eta hezkuntza-aukeren bidez.
- Karrera eta progresio profesionalerako aukerak.
- Lana eta familia uztartzeko politikak, lanaren eta familiaren arteko oreka lortzeko.
- Laneko aukeraberdintasuna.
Identifikatuta sentitzen bazara, anima zaitez zure CVa bidaltzera.