I+G Merkatu Garatzailea

  • Egoitza guztiak

Desarrollo del mercado I+D

Lanpostuaren helburua, enpresekin lankidetzan aritzeko aukerak identifikatzea, zentroaren ildo teknologikoetan oinarrituta, eta aipatutako eremuetan antzeko teknologia digitalak garatzeko edo transferitzeko potentzial handiena duten enpresak identifikatzea da.

Gaur egungo edo balizko bezeroei, I+G+b proiektuen planteamenduari, kontzeptualizazioari, aurkezpenari eta garapenari buruzko aholkularitza ematen lagunduko dien pertsona baten bila gabiltza. Zentruko bezeroak kudeatuz, epe luzerako leialtze-lanen bidez.

Lanpostuaren beste funtsezko funtzio batzuk honako hauek izango dira: finantzazio pribatu eta publikoko mekanismo onenak aztertzea eta hautatzea, enpresen beharren arabera; kontsulta-salmenta bat ezartzea, balio erantsi handikoa, zentroaren efizientzia eta berrikuntza estandarrei eta zentroaren kanpo-ordezkaritzari dagokienez, enpresa-esparruko foro nazionaletan zein nazioartekoetan.

Hautagaiek izan behar dute:

  • Prestakuntza: Industria, Informatika, Telekomunikazio edo Biomedikuntza Ingeniaritza.
  • Esperientzia egiaztatua enpresentzako salmenta tekniko-aholku-emailean, esperientzia hori osasun-sektorearekin lotuta egotea bereziki baloratuz.
  • Hizkuntzak: Gaztelania eta ingelesa, maila aurreratua.
  • Bezeroaren beharretara egokitzeko gaitasuna.
  • Autonomia-erkidegoan eta estatu-mailan bidaiatzeko prestasuna.

Kontuan hartzen dugu:

  • Industria Ingeniaritzaren, Informatikaren, Telekomunikazioen edo Biomedikuntzaren arloko Unibertsitate Masterra edo Doktoretza.
  • Aurretiazko esperientzia merkatu-garapeneko lanpostuetan.
  • Teknologia digitalak biomedikuntzaren sektorean aplikatzeko ezagutza edo esperientzia izatea.
  • Autonomia maila handia, dinamismoa, proaktibitatea, malgutasuna, enpatia eta autokonfiantza.
  • Euskararen ezagutza baloratuko da.

Ondorengoa eskaintzen dugu:

  • Zentro dinamiko, berritzaile eta punta-puntako batean sartzea Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interactionen esparruan, nazioartean, Donostian eta Bilbon lantokiekin.
  • Abangoardiako teknologia duten nazioko eta nazioarteko ikerketa- eta garapenproiektu erakargarriak.
  • Transferentzia teknologikoa saileko diziplina anitzeko lantaldea
  • Askatasun sortzailea, zentroaren kudeaketa-prozedurekin bat datozen ikerketak egiterakoan.
  • Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
  • Karrera eta progresio profesionalerako aukerak.
  • Lana eta familia uztartzeko politikak, lanaren eta familiaren arteko oreka lortzeko.
  • Laneko aukera-berdintasuna.

Identifikatuta sentitzen bazara, anima zaitez zure CVa bidaltzera

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak