Ikertzaile Garatzailea – CAD/Cam eta Geometria Konputazionala (Open CASCADE). Donosti/Bilbo

  • Egoitza guztiak

Investigador/a Desarrollador/a - CAD/CAM y Geometría Computacional (Open CASCADE)

Lanpostu interesgarri eta potentzial handi baterako hautagai motibatuak bilatzen ditugu gure Donostiko, zein Bilboko egoitzetan sar daitezen: “CAD/CAM eta Geometria Konputazionalean Ikertzaile Garatzailea”. Hautatutako hautagaiek CAD/CAM inguruneetan algoritmoak eta softwarea garatzeko gaitasun handia izango dute. Gaitasun horiek industria-sektoreari aplikatuko dizkiote, zehazki, fabrikazioaren edo ekoizpenaren azpisektoreari. Gaitasun horiek industria-sektoreari aplikatuko dizkiote, zehazki, fabrikazioaren edo ekoizpenaren azpisektoreari. Geometria konputazionalean ezagutza zabala duten eta abian dauden proiektuei laguntza ematen eta ekimen berriak sortzen esperientzia duten hautagaiak bilatzen ditugu.

Hautagaiak esperientzia eta ezagutzak izan beharko ditu Open CASCADEaren antzeko CAD sistemetan eta Open Source ekimenetan, eta arintasuna C++ eta/edo Pythonekin. Errealitate birtualeko eta areagotuko teknologiei buruzko ezagutzak ere baloratuko dira, softwarea eta hardwarea barne.

Hautagaiak jarrera proaktiboa izan beharko du ikerketa aplikatuarekiko, bere bikaintasun teknikoa eta ikerkuntzarako bokazioa erakutsiz, eta bezeroen eta bazkideen beharrak ulertzeko eta aplikazio errealeko eta erabilgarriko proiektuak garatzeko interes eta konpromiso handia erakutsiz.

Hautagaiek izan behar dute:

  • Prestakuntza: Gutxienez, eremu erlazionatuetako Masterra.
  • Esperientzia: Lotutako edozein arlotako esperientzia baloratuko da.
  • Hizkuntzak: Ingelesa; gaztelera ere baloratuko da.

Ondorengoa eskaintzen dugu:

Zentro dinamiko, berritzaile eta punta-puntako batean sartuko zara Inteligentzia Artifizialaren eta Visual Computing & Interaction esparruan, bai nazioan bai nazioartean, punta-puntako bezero nazional eta nazioartekoekin.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak