Industria 4.0 aplikazioetarako Computer Graphics-eko ikertzailea

  • Egoitza guztiak

Investigador en Computer Graphics para aplicaciones de Industria 4.0

Lanpostu interesgarri eta potentzial handiko postu baterako hautagai motibatua nahi dugu: "Industria 4.0 aplikazioetarako Computer Graphics-eko ikertzailea". Hautatutako hautagaiek Computer Graphicsen egungo korronteak aplikatuko dizkiote industria-sektoreari, zehazki, fabrikazioaren edo ekoizpenaren azpisektoreari. Geometria konputazionalean ezagutza zabala duten eta abian dauden proiektuei laguntza ematen eta ekimen berriak sortzen esperientzia duten hautagaiak bilatzen ditugu.

Hautagaiak esperientzia eta ezagutza izan beharko ditu CAD sistemetan eta open source ekimenetan, hala nola OpenCASCADE eta C++ eta/edo Python-ekiko arintasuna. Errealitate birtualeko eta areagotuko teknologiei buruzko ezagutzak ere baloratuko dira, softwarea eta hardwarea barne.

Hautagaiak jarrera proaktiboa izan beharko du ikerketa aplikatuarekiko, bere bikaintasun teknikoa eta ikerkuntzarako bokazioa erakutsiz, eta bezeroen eta bazkideen beharrak ulertzeko eta aplikazio errealeko eta erabilgarriak diren proiektuak garatzeko interes eta konpromiso handia erakutsiz.

Hautagaiek izan behar dute:

  • Ikasketak: gutxienez, Masterra lotutako eremuetan.
  • Esperientzia: Lotura duen edozein eremuetan esperientzia izatea baloratuko da. Bereziki baloratuko da esperientzia Europako Proiektuetan (FP7, H2020) edota proiektu industrialetan.
  • Hizkuntzak: Ingelera; gaztelera ere baloratuko da.

Kontuan hartzen dugu:

Doktore kalifikazioa (PhD). Doktoretza amaitzear duten hautagaiak ere kontuan hartuko dira. Ikerketarekiko eta prestakuntza espezializatuarekiko interesa, doktoregoa egiteko aukera barne –ez nahitaezkoa –.

 

Ondorengoa eskaintzen dugu:

  • Zentro dinamiko, berritzaile eta punta-puntako batean sartzea Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interactionen esparruan, nazioartean, Donostian eta Bilbon lantokiekin.
  • Abangoardiako teknologia duten nazioko eta nazioarteko ikerketa- eta garapen-proiektu erakargarriak.
  • Askatasun sortzailea, zentroaren kudeaketa-prozedurekin bat datozen ikerketak egiterakoan.
  • Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
  • Karrera eta progresio profesionalerako aukerak.
  • Lana eta familia uztartzeko politikak, lanaren eta familiaren arteko oreka lortzeko.
  • Laneko aukera-berdintasuna.

 

Identifikatuta sentitzen bazara, anima zaitez zure CVa bidaltzera

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak