Internet of Things ikertzailea
Researcher in Internet of Things
Internet of Things-eko ikertzaile baten bila gabiltza, gure Sistema Konektatu, Kooperatibo eta Automatizatuen departamentuan Lan egiteko.
Adimen artifizialarekin eta big datarekin batera, Internet of Things (IoT) munduko ekonomiaren digitalizazioaren erdigunean dago. Datuak biltzeko, informazioa prozesatzeko eta transmititzeko eta denbora errealean ekintzak eragiteko gailu gero eta adimendunagoekin, IoT eraldaketa digital horren erdigunean dago, gailuak, datuak, potentzia informatikoa eta konektibitatea integratuz.
Automobilgintzarekin lotutako ikerketa-proiektuetan lan egingo duen hautagai baten bila gabiltza. Automobilgintzaren industria inflexio-puntu batera iritsi da: teknologia autonomo, konektatu, elektriko eta adimendunetara. Aldaketa horrek merkatuak eraldatuko dituela dirudi, eta, aldi berean, pertsonen eta salgaien garraioaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetuko dituela.
Hautagaiek izan behar dute:
- Informatikako master bat, telekomunikazioen ingeniaritzako master bat edo lotutako arlo bat.
- Python edo C/C++ lenguaietan esperientzia izatea.
- Cloud edo Edge aplikazioekin esperientzia izatea.
- Ingeles maila altua.
Ondorengoa eskaintzen dugu:
- Espezializazio teknologiko handiko eta diziplina anitzeko ikertzaile eta profesionalen talde gazte batean lan egiteko aukera.
- Puntako teknologia duten nazioko eta nazioarteko ikerketa- eta garapen-proiektu erakargarriak.
- Doktoretza egiteko aukera.
- Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
- Karrera egiteko eta lanbidean aurrera egiteko aukerak.
- Lana eta familia uztartzeko politikak.
- Lan-aukeren berdintasuna.
Identifikatuta sentitzen bazara, anima zaitez zure CVa bidaltzera