Multimedia-teknologietako eta komunikazioetako ikertzailea (Donosti/Bilbo)

  • Egoitza guztiak

Investigador/a en Tecnologías Multimedia y Comunicaciones

Multimedia teknologien eta komunikazioen arloko proiektuetan parte hartzeko hautagai bat bilatzen dugu gure Donostiko, zein Bilboko egoitzetan sar dadin. Jarrera proaktiboa eta erabakitzailea duen pertsona bat bilatzen da, hainbat sektore bertikaletan (entretenimendua, Industria 4.0, Automobilgintza eta eHealth) aplika daitezkeen software-soluzioak garatzen esperientzia duena.

C/C++ lengoaia duen softwarea garatzen esperientzia baduzu, eta bideo eta audioko konpresio-formatuak eta streaming protokoloak ezagutzen badituzu, baliteke gure ekipoarekin bat egitea.

Hautagaiek izan behar dute:

  • Hezkuntza: Ingeniaritza edo Informatika edo Telekomunikazioko Gradua.
  • Esperientzia: esperientzia behar da (gutxienez 2 urte) softwarearen garapenean, ahal dela C/C++ lengoaiarekin (JavaScript edo Python bezalako beste programazio-lengoaiekin izandako esperientzia ere baloratuko da).
  • Kodetze-estandarrak (H.264, HEVC, VVC edo AAC) eta streaming-protokoloak (WebRTC, MPEG-DASH edo HLS) ezagutzea.
  • Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa.

Kontuan hartzen dugu:

  • Telekomunikazioen edo informatikaren arloko Unibertsitate Masterra.
  • Eskatutako teknologietan frogatutako lan-esperientzia.
  • Esperientzia Open Source frameworkekin (GStreamer, FFmpeg, etab.)
  • Esperientzia plataforma integratuekin (NVIDIA Jetson, iMX, etab.), Linux sistemarekin eta YOCTO garapen-ingurunearekin.
  • Esperientzia GIT, cloud deployment, Docker edo Kubernetesekin.
  • Argitalpen akademikoak.

Ondorengoa eskaintzen dugu:

  • Zentro dinamiko, berritzaile eta punta-puntako batean sartzea Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interactionen esparruan, nazioartean, Donostian eta Bilbon lantokiekin.
  • Abangoardiako teknologia duten nazioko eta nazioarteko ikerketa- eta garapen-proiektu erakargarriak.
  • Digital Media saileko diziplina anitzeko lantaldea
  • Askatasun sortzailea, zentroaren kudeaketa-prozedurekin bat datozen ikerketak egiterakoan.
  • Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
  • Karrera eta progresio profesionalerako aukerak.
  • Lana eta familia uztartzeko politikak, lanaren eta familiaren arteko oreka lortzeko.
  • Laneko aukera-berdintasuna.

 

Identifikatuta sentitzen bazara, anima zaitez zure CVa bidaltzera.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak