21.10.2011

Aurreko urriaren 21ean Mª Teresa Linaza doktoreak, eTurismo eta Ondarea Alorreko Zuzendariak, mahai-inguru baten moderatzean eta Etorkizuneko Internetaren teknologien aplikazioa turismoaren sektoreari buruzko lan ekitaldi batean parte hartu zuen. Sesio honetan turismoaren sektoreko agente ezberdinek parte hartu zuten, hala nola, AEI Extremadurako Turismoaren Klusterrak, Malaga-Eguzkiaren Kostaldeko turismoaren Partzuergoak, RuralGest edota restaurantes.com, baita oinarri teknologikoa duten enpresak ere, Bitext edo IActive adibidez.
Mahai-inguruan helburua Etorkizuneko Internetarentzat turismoaren sektorearen eskaerak zeintzuk diren antzematea zen. Horretarako egungo Internetaren erabilera eta Informazioaren Teknologiak eta Komunikazioak bezalako alderdiak aztertu ziren, baita datozen urteetarako aurreikusten diren behar teknologikoak, Etorkizuneko Internetek eskaini beharko zituzkeen aukerak edota aipaturiko teknologiak sektorean ezartzeko beharrezkoak diren ekimenak. Mahai-inguru hau es.Internet plataformak antolatzen duen jardunaldien barruan dago, aurreko urriaren 20 eta 21ean Madrilen ospatutakoak. Lehenengo jardunaldian Etorkizuneko Internetarekin erlazionatuta dauden alderdi ezberdinei buruzko ikuspegi globala ematea zen helburua; bigarrenean aldiz, teknologia hauek turismoa, energia edota nekazaritza eta elikadura bezalako sektoreetan duten eragina aztertu zen.
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak