Jesús Mari Iriondo izango da IK4 Aliantzaren presidente berria
01.02.2007
CEIT, CIDETEC, GAIKER, IKERLAN, TEKNIKER eta VICOMTECH zentro teknologikoek osatzen dute IK4, eta lankidetza-hitzarmenak eta pixkanaka-pixkanaka integratzeko akordioa egin du AZTERLAN, EUVE, IDEKO eta LEIA zentroekin. 2006ko ekitaldiaren amaieran, 1.300 langile zituzten zentro horiek, eta 80 milioi eurotik gorako fakturazioa.
Hortaz, Aliantzako bazkideek aurreikusitako zikloa betetzen ari da. Hasierako urteetan, Zuzendaritza Batzordeko kargu nagusiak txandaka hartzea erabaki zuten bazkideek. Hori dela eta, presidenteordea eta idazkaria ere ordezkatu egin dira.
IK4ren Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi dizkio presidente izan den Txomin Garcíari. Haren jarduna erabakigarria izan da hurrengo ekitaldian Aliantzaren Jarduera Planari buruz bazkideen artean adostasun handia lortzeko. Horri esker, IK4ren eta Aliantzako kideen arteko erlazio-eredua sendotu egin da.
Aliantzako zortzi unitate teknologikoak merkatuan zabaltzea, sektoreko partaideen arteko elkarrizketa hobetzea eta, Berrikuntza Sistema hobetzeko, erakundeekin lankidetzan aritzea dira, besteak beste, presidentearen aurtengo ardura nagusiak. 2007ko ekitaldian ere, IK4ren xede nagusia izango da gainerako eragileekin ahalik eta harreman onena lortzea, hain justu, unibertsitateekin, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroekin, enpresetako I+G sailekin eta, bereziki, TECNALIA korporazioarekin.