Dra. Nerea Aranjuelo ikerlariak “etorkizun handiko ikerketa” saria jaso du BRTAk ikerketa-bikaintasunaren aitortza gisa.

27.05.2025

Ikerketaren alorrean ibilbide sendoa duten hiru pertsona eta etorkizun oparoko hiru gazte saritu ditu BRTA aliantzak. Ekimena karrera profesionaleko planen garapenaren eta ikertzaile bikainak aintzatestearen testuinguruan kokatzen da. Emaitzak enpresei transferitu ahal izan zaizkie, eta, beraz, eragin positiboa izan dute enpresen lehiakortasunean.

BRTA aliantzaren sari banaketa maiatzaren 26an izan zen, astelehena, Barakaldoko Orconera-Lutxana Industria Bilduman.

Sari hauek aitortza, balorazio eta sustapen lana egiten dute aliantzako zentroetan teknologia ikertzen, garatzen eta transferitzen duten pertsonen lanari. Sariak hainbat kategoriatan banatzen dira, besteak beste, “Ibilbidea” ibilbide oparoari aitortza emateko, eta “Etorkizun Handiko Ikerketa”, egindako lanarengatik eta etorkizun itxaropentsu baterako.

Saritutako pertsonen argazkia.

Azken kategori honetan jaso du aitortza Dra. Nerea Aranjuelok, Vicomtech-en Sistemak Konektatuak, Kooperatiboak eta Autonomoak arloan ikertzaileak. “Sari honek azken urteetako lanaren, etengabeko ahaleginaren eta dedikazioaren aitortza suposatzen du niretzat. Egia esan, atzera begiratzea eta ikasitako guztia eta egindako bidea konturatzea eragiten dit, harrotasun eta esker on handiarekin, eta baita nirekin egon diren lankide guztien laguntzarekin. Gainera, motibazio handia da egunero ikasten eta ekarpenak egiten jarraitzeko,” dio Nereak.

Nerea Aranjuelo, BRTAren sari banaketan emandako hitzaldian

Nerearen ikerketa ibilgailu instrumentatuetako sentsore-sistemetan oinarritzen da; pertsonok gure zentzumenak eta burmuina erabiltzen ditugun bezala ingurunea ulertzeko, Sistemak Konektatuak, Kooperatiboak eta Autonomoak taldeak sistema horiek aztertzen ditu sentsore bidez, hala nola kamerak eta algoritmoak, adibidez, makina ikaskuntza.

Sari honek harrotasun handia suposatzen du talde osoarentzat eta argi adierazten du Vicomtechen ezaugarri den bikaintasuna, dedikazioa eta talentu maila handia. Etengabeko ahalegina, berrikuntza eta konpromisoaren aitortza da, egunero lan egiten duten profesional guztien ekarpena baloratuz, gure industria eta gizarteari ezagutza transferitzeko.

Zorionak, Nerea!

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak