Vicomtech-IK4 ICIDS 2009-en hizlari
04.11.2009
Kongresu honen barruan gure ikertzailea den David Oyarzunek abatareen nortasunerako estandar baten espezifikazioaren inguruko tailerra aurkeztuko du (Workshop: Creating the Goodies and Baddies of te Story: Specification of an Interoperable and Reusable Avatar Identity). Abatareen nortasunaren espezifikazioak MPEG-V estandar hasiberriaren parte da.
Tailer honen helburua agente ezberdinen partehartzea lortzea da aipaturiko estandarra, ikuspuntu desberdinetatik aztertzeko. Bestalde, estandar hau oinarri duten aplikazio berrien inguruan ere eztabaidatuko da, baita etorkizunera begira ekintza eta proiektuak azaldu ere. Hemen sakatu kongresu honetan izena emateko eta bidali email bat David Oyarzuni workshopari buruzko zure interesa adieraziz.